Peña Vieja

Jose-k sortua, 2006, iraila 13 - 19:43
Garaiera 2613 m
Mendialdea Urrieles
Kokapena ED50 30T X.352968, Y.4781980
WGS84 43.174417 N, -4.810320 E.
Abiapuntuak Fuente Dé, El Cable, Áliva
Gertu Torre de Los Horcados Rojos mendia.
Lurraldeak Cantabria.
Kategoriak .
images
Peña Vieja
Mendebaldetik ikusita ©Jose

Urrieles izenaz ezagutzen den Europako Mendien erdialdeko mendigunean kokatuta, Kantabriako tontor garaiena izatearen ohorea du Peña Viejak.

Igoera erreza du Fuente Détik El Cablera teleferikoz igo eta handik oinez abiatuta. Cabaña Verónicara eta Horcados Rojos lepora doan bidea jarraitu behar da, Peña Viejara doan bidea hasten den bidegurutzera iritsi arte. Mendizale asko ibiltzen da inguru honetan eta bidea oso garbia da. Bidegurutze honetatik aurrera ere bidea oso erreza da. Picos de Santa Ana tontorren azpialdetik igaro, La Canalona lepora igo, eta Peña Viejaren mendebaldeko malda harritsua baino ez zaigu faltako tontorrera iristeko.

Peña Viejatik hegoalderantz luzatzen den bizkarrean Peña Olvidada (2406 m.) izeneko tontor bat dago. El Cabletik begiratuta, Peña Vieja ez da ikusten, Peña Olvidadak estaltzen baitu.

Mendebalderantz luzatzen den gandorrean tontor aipagarrienak Picos de Santa Ana (2601 m. garaienak) eta Torre de Los Horcados Rojos (2509 m.) dira.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

****

***

****

****

****

***

****

*****

***

***

***

****

***

***

***

2613 metros

El pico más alto de la zona cántabra de Picos de Europa, con una impresionante vista desde su cumbre de la collada de Santa Ana y toda la cordillera y costa cantábrica