PagasarriEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Tontorra ©Jose Ganekogorta mendilerroko tontor ezagunenetako bat da, Pagasarri. Mendilerroko beste zenbait tontorren aldean altueraz apala izan arren, eta inguruan altuagoak izan arren, Ganeta eta Lapurzulo esaterako, Bilbotik, zein inguruko beste herrietatik, mendizale asko hurbiltzen da bere tontorrera. Bere tontorra eta Ganeta artean, Pagasarriko landa izenaz ezagutzen den zelaigune bat dago, aterpe bat eta mahai ugarirekin. Bi elur-zulo ere badaude ez oso urrun, eta zertxobait haraxeago, Tarin iturria.
Related nodes
[ibilbide] Bilbotarren ihesbidea,
[ibilbide] Ganeta eta Pagasarri mendi bizikletaz,
[ibilbide] Pagasarrira igoera Zollotik abiatuta,
[ibilbide] Arraiztik Ganeta eta Pagasarrira,
|
Klasikoen klasikoa
Bilbon, mendi klasikoena. Ez zara Bilbotar petoa Pagasarri ez baduzu igo! Abenduan Pagasarrirako Igoera Herrikoia antolatzen dute. Oso jai polita benetan!