Oriol

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1128 m
Mendialdea Arangio
Kokapena ED50 30T X.532590, Y.4767415
WGS84 43.056865 N, -2.601095 E.
Beste izenak Orisol, Orixol, Etxaguengo atxa
Abiapuntuak Etxaguen, Oleta, Kurtzeta.
Gertu Santa Krutz ermita, Lesiaga leizea, koba, Santa Luzia ermita.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak EHMK.
images
Oriol
Ipiztetik ©inaxio

Aramaioko bailararen Mendebaldeko muga jartzen du Oriolek, karaitz eta pagadiz osatutako bizkar luze batekin. Bide atsegin batek zeharkatzen du gandorra goi aldetik, basoan zehar, ertzaren parez pare, Mendebaldeko isurialdetik. Ez da erraza tontorra bilatzeko bidea noiz utzi behar den asmatzen, etengabeko gora-beherak egiten baititu honek basoan barrena eta adi egon beharra dago tontorra atzean utzi gabe (bide ertzean egindako harripilak eta gurutzatutako adarrak izan daitezke seinaleak). Bi tontor bereizi jasotzen ditu bizkar luze horrek, bata Orisoli dagokiona, erpin geodesikoduna eta Santikurutz Hegoalderago, izen bereko ermita baino metro batzuk gorago.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

**

**

***

***

***

***

Lotutako orriak

Orisol -> Oriol

Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Dokumentazioak argi erakusten du mendi ezagun honen izena Oriol dela. Euskaraz -io- hiatoan kontsonante bat tartekatzea mendebaldeko zenbait hizkeretan oso fenomeno bizia da eta ahoz esan arren, ez da inola ere idatzi behar (*Urkixola, *Ixurreta, *Mendixola...). La documentación muestra claramente que el nombre de esta conocida montaña es Oriol. En euskera la introducción de una sibilante en el hiato -io- es un fenómeno muy vivo en algunas hablas occidentales y aunque se diga así al hablar, no debe escribirse de ningún modo (*Urkixola, *Ixurreta, *Mendixola...)."

barkatu eragozpenak

fernando santakurutzi buruzko informazio eza, arrazoi batengatik da, ez delako ehun mendien lehiaketarako puntuagarria. Euskal federazioak badu liburu bat bertan euskal herriko mendi puntuagarriak daudenak.

Santakurutz

Orisol albuan Santakurutz dago,eta mendi honiri buruz ez da ipintzen izerrez,zergaitik?Mila ehun eta piku metro daka,ermita bat bere izenaz 200 metrora dago.
Eta Orisol orain da momentu egokiza joateko,pagoatartian freskura polita.Eskerrik asko.