Murugain

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 778 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.538450, Y.4766950
WGS84 43.052403 N, -2.529168 E.
Abiapuntuak Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Untzilla. (G.)
Gertu San Migel ermita, San Antonio ermita, Galarza dorretxea.
Lurraldeak Araba, Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Murugain
Tontorra iparraldetik ©inaxio

Mendi harroa da Murugain eta duintasunez jasotzen du oraindik bere tontorra telekomunikazio antena ugariren aurrean. Gainean larre garbia da nagusi eta harkaitz zerrenda batek zeharkatzen du IH norabidean. Tontorra osatzen duen gandor txiki horretan burdinazko gurutze handi bat gailentzen da, erpin geodesikoa eta bi buzoiren artean. Pista zabal bat heltzen da aldameneko antenatara eta horrexek urratzen du bestela pinuz josita dagoen ekialdeko isurialdea. Mendia bere osotasunean igo nahi izanez gero, Arrasate edo Aretxabaleta aldetik abiatzea gomendatzen dizuet.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

***

***

Lotutako orriak
[ibilbide] Arrasate .. Murugain, -k

igoera oso erraza

Esan beharra dago Arrasatetik igo daitekeela Murura Lagun Aro, Olandixo baserritik gora. Hala ere beste igoera bat proposatuko nuke, batez ere txirrinduzaleei. Mendiko bizikletan oso erraz igo daitekeen mendia da, Aretxabaletatik. Untzilarako errepidea hartu eta kilometro batera eskuinera joan behar dugu Galartza auzorantz. Torre famatua pasa behar da eta gorantz joan behar degu. Oso aldapa gogorra etorriko zaigu ondoren, oraindik errepide asfaltatuan, eta goiko aldeko baserrietara heltzerakoan, ezkerretara harrizko pista bat hartu behar dugu, nahiko zabala. Pista honek tontorreraino garamatza.

aretxabaleta-murugain-kruzeta-jarindo-arlaban-aitzorrotz-aretxab

aretxabaletan hasita murugaineraino marka txuri-horiak jarraituz. galartzara jeitsi eta gr-121 (gipuzkoako itzulia) jarraituz, ganboralde eta durakogain egin daitezke kruzetara eldu baino lehen. kruzetatik jarindora joateko ere gr-121-a jarraitu, eta arlabanera berdin. arlabanetik dorletara jeitsi eta marka zuri-horiak jarraituz aitzorrotz-era eltzen zara. eskoriatzara jeitsi eta bidegorritik aretxabaletaraino. nik 6 ordu ta erdi erabili ditut.