Muela

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1055 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.546882, Y.4724708
WGS84 42.671546 N, -2.429161 E.
Puntos de partida Korres, Durruma Kanpezu.
Cerca San Roman ermita, Natibitatea eliza, Durruma Kanpezu herria, Kristo Santua umillatokia.
Provincia Araba.
Categorías EHMK.
images
Muela
La Casilla Ingurutik ©Enezubi

Mendi polita da Muela, hegoaldetik ikusita batez ere. Karaitzezko harresi ikusgarriek inguratzen dute Hegoalde eta Ekialdetik, baina igoera erraza eta atsegina du Durruma Kanpezutik (San Román de Campezo gazteleraz). Iparraldea samurragoa da, aldapa leunagoa, karaitz muturrez josia goi aldean eta pagadiaz estalia beherago. Korres herria du iparraldean eta Buxanda ekialdean. Igoerabide ohikoena Durruma Kanpezutik abiatzen da, esan bezala: aski da eliza herriaren goi aldean bilatu eta handik abiatzen den xendari jarraitzea Muelaren aldameneko leporaino. Handik aurrera igoera nabarmena da. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero baditu zerrendako beste bi tontor oso urrutira gabe: Mantxibio eta Soila.

Imágenes

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

**

**

****

Related nodes

Natura bere bakardadean

Izkiko parkea, ongi markatuta egonda ere, natura dentso eta bakartiaz gozatzeko aukera da. Durruma Kanpezu gain gainean dagoen El Santo gurutzeko ikuspegiak ere merezi du. La Casillako lepora Durrumatik goazela, eskubira Muela dago eta ezkerrean dago El Santo.