Mendurro

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 937 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.609885, Y.4750625
WGS84 42.898457 N, -1.655381 E.
Puntos de partida Anotz, Beltzuntze, Nabatz.
Cerca Purificación eliza, Aldaun mendia, San Martin eliza, San Migel ermita, Makirriainmendi mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Mendurro
Ortxikasko aldetik ikusita, Anoz aldeko isurialdea ©inaxio

Pinu, aritz, pago, ezpel, ipuru eta sasiaren artean estalitako mendia da Mendurro eta ez dago tontorrera heltzeko aukera askorik. Iparmendebaldeko lepotik hasi eta gandor guztia zeharkatzen duen hesiak erakusten du bidea, hari jarraitzea aski da tontorra zapaltzeko. Tontorrean ere ez dago ordea arrasto handirik, ez buzoi, ez erpin geodesiko, ez gurutze, ez eta hura atzemateko lekukotasun nabarmenik. Nafarroako zerbitzu kartografikoak markatutakoari kasu eginez gero, tontorra x609877 eta y4750625 koordenadatan legoke. Eta han, lurrean zabaldutako harri pila bat besterik ez dago, pintura gorriz markatutako bi hesolaren artean. Esan beharrik ez dago noranahi begiratuta ere sasia besterik ez dela ikusten. Zerrendatik kentzeko modukoa da. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Ortxikasko gertu gelditzen da, Anozeko ibarraren beste muturrean. Erne ezpel artean galdu gabe.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****


***

***

***

***

**

Igoerak

Iaz Anoz herrixkatik saitu nintzen eta ez nuen mendia igotzea lortu, larunbatean berriz Nabaz herritik joan nintzen eta uste dut mendi kaskoa irabazi nuela. Nik harri pila bat aurkitu nuen elurrez estalia, eta \"Montes de Navarra II\" liburuan adierazten den buzoi edo postontziren arrastorik ez.
Dirudienez gero Arriandi mendira joan nintzen eta inguruko beste mendi batek izen berdina zuen Mendurro, baina liburu honetan Mendurrotz bezala aipatzen da.
Sekulako nahasketa ez ?

Re: Igoerak

bada bai Mendurro izeneko beste mendi bat Arriaundiren iparraldean (argazkia ere badu haren orrian). basoaren mendean gelditzen da eta ez du buzoirik: harripila bat eta MENDURRO jartzen zuzen ohol zahar bat besterik ez nuen ikusi.

Kaixo lagunok. Saiatuko naiz

Kaixo lagunok. Saiatuko naiz Mendurrori buruzko zuen zalantzak argitzen... Nire ezagutza apala heltzen den hartaraino, jakina! Nik betidanik Mendurro erran diot mendi honi. Hara joan nintzen azkenean -orain sei bat urte gutxi gorabehera- buzoi bat zegoen, oso egoera txarrean, guztiz herdoilduta eta lurretik askaturik. Haizerrota bat zen. Kontua da bozoia ez zegoela tontorrean bertan, hesiaren ondoan, beheraxeago baizik, basoaren erdian.
Bestalde, badago Mendurroz izeneko beste mendi bat Mendurrotik ez oso urrun, Arriaundi edo Artzeleta mendiaren mendebaldean. Erraten duzuen bezala, harri pilatxo bat eta kartel bat dago tontorrean.