Mendilatz

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1343 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.645530, Y.4764890
WGS84 43.020889 N, -1.215256 E.
Abiapuntuak Irabia urtegia, Orbaizeta, Azpegiko lepoa.
Gertu ARTXUA 1 ipar etxola hondoa, Inmaculada eliza, ARTXUA 2 erdi etxola hondoa, Orbaitzetako munizio errege fabrika burdinola, ARTXUA 3 hego etxola hondoa, URSARIO zutarria, AZPEGI 4 hego trikuharria, AZPEGI 2 ekialde trikuharria, AZPEGI 1 mendebal trikuharria, AZPEGI 3 ipar trikuharria, ETZANGIO harrespila, AZPEGI zutarria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Mendilatz
Orion mendatetik ©zuriain

Mendilatzek ongi irabazia du izena, karst eta lapiaz deserosoek hartuta baitaude bere gailur-hegiak. Hala ere, laztasun horrek bere alde ona izan du: basoa ustiatzea ezinezkoa izanik, pagadiak ia ukitu gabe daude, pista eta errepideez libre. Baso ia birjin baten ikuskizunaz goza dezakegu beraz, baina ordaindu beharreko prezioa harkaitzez harkaitz jauzika ibiltzea izanen da, nekagarri samarra izan daitekeena. Nolanahi ere, Azpegi aldeko igoera askoz ere leunagoa da, eta gehienbat belardi goxoetan gora egitea besterik ez du eskatuko. Gailurra zuhaitzen artean egonik, ez dugu paisaia handirik ikusiko: horrek nolabaiteko salbuespen bihurtzen du Mendilatz, inguruko mendi guztiak soildurik baitaude.

Irudiak

****

****

***

****

****

***

****

****

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

Kokapena zuzendu dut

Kokapena zuzendu dut, tontor nagusitik 440 metro hegoaldera dagoen tontor txikiago bat seinalatzen zuen eta.