MendigañaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Peñaroya eta Mendigaña ©zuriain Euskalerriko mendien katalogoan izateak salbatzen du Mendigaña erabateko ahazturatik. Seguruenik, Zarikieta mendilerroko gailurrik altuena izateagatik sartuko zuten zerrendan. Hala ere, mendizale gutxi barneratzen dira inguruko pinudi zabal, ilun eta isiletan. Txangoa aberastu nahi izanez gero, hurbileko Peña Roya edo Txurtxur bitxia aukera ederra da, baita Llegorbemendi eta Kubilar mendi apal baina gailur ireki eta harrizkoak ere. On egin!
|