Manddale

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 573 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.605265, Y.4796167
WGS84 43.309108 N, -1.703332 E.
Nombres alternativos Mandale, Manttale
Puntos de partida Bera, Biriatu, Endarlatsa, Ibardin. (N.)
Cerca MANDALE tumulua, MANDALE harrespila, COL DES JONCS harrespila, Faalegi etxola hondoa, Faalegi tumulua, Faalegi megalitoa, ARRANOKO HARRIA tumulua, ONEAGA 7 harrespila, ARROLAKO ERREKA trikuharria, GAINXOBORDAKO LEPOA harrespila, PITTARRE harrespila, BATZARLEKU trikuharria, ONEGA trikuharria, ONEAGA harrespila, MOKOA zutarria, ERENTZU 5 * trikuharria, ERENTZU 1 mendebalde trikuharria, MOKUA trikuharria, MOKOA 2 zutarria, ALKOZPEKO LEPOA tumulua, MUGI 3 trikuharria, MUGI I (hego) trikuharria, MUGI 5 tumulua, LANTZETA trikuharria, ERENTZU 2 ipar trikuharria, MUGI 6 tumulua, ERENTZU 7 * trikuharria.
Provincia Iparraldea, Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Manddale
Manddale Ekialdeko bizkarretik ©inaxio

Bidasoan barrena datorren muga zaharra jasotzen du Manddalek bere tontorreraino, Endarlatsako zokoan amiltzen den bizkarrean gora. Honela, balizko muga hori erakusten duten mugarri gorriak ikus daitezke bizkar horretatik hasi eta Ibardineko mendateraino. Zenbaki bana dute, eta hurrenez hurren jarria dute: tontorrekoa esaterako bederatzigarrena da, Zigorriaga gainean dago zortzigarrena. Tontorrean ez dago beste zerikusi handirik; argazki zaharretan ageri den txartelontzia desagertua da. Ikuspegia, ordea, zabala da, trabarik gabea.

Endarlatsa aldeko isurialdean otea da nagusi eta zer ikusi gutxi dago, baina, oro har, bidezidorrak garbiak eta nabarmenak dira. GR10a da horietako bat, Biriatu eta Xoldokogaña aldetik etorri eta tontorra inguratuz Ibardinera jotzen duena. Ibardin aldean historiaurreko aztarnategi bat dago. Xoldokogaña eta Manddale artean berriz, basoz inguratutako urtegi txiki bat dago eta han paisaia oparoagoa da.

Ibardineko mendatetik igotzea da errazena eta azkarrena, baina ibilbide luzeagoak eta politagoak egin daitezke Biriatu aldetik abiatuta, Xoldoko gainarekin batera igota. Itzulera Urtegiaren bazterretik egin daiteke, GR10a erabiliz Biriatura jaisteko; edota Endarlatsa aldera jaitsi eta Bidasoari jarraituz.

Imágenes

















***


***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

**

Related nodes

Abiapuntua

Manttalera igotzeko abiapunturik hoberena zein den jakin nahiko nuke. Norbaitek azaltzerik balu eskertuko nioke.

Erantzuna

Ibardingo lepoa duzu abiapunturik zuzenena, Beratik Frantziara norabidean. Kotxea utzi mugan eta pista markatu batek eramango zaitu arazorik gabe ordu baten buruan gainera. Jeitsieran Ibardingo lakura kaistea gomendatzen dizut, batez ere honelako sargoria egiten badu...

buzoia

kaixo mendizaleok lehengo larunbatean mandale mendian joan nintzen eta tontorrean ez zegoen inongo buzoirik, beraz, inguruko mendi elkarte bati eskatuko nieke buzoitxo txiki bat ezartzea ez legokela gaizki egongo

Buzoirik ez

Oraindik ez dute buzoirik ipini Manddalen, baina ideia ona izaten jarraitzen du. Turistentzat ipini dituzten mapa modukoetan ez da izenik ageri, kotak bakarrik. Jon