Madalen

Enviado por iturrizar el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 860 m
Sistema Aralar
Ubicación ED50 30T X.587580, Y.4754370
WGS84 42.935060 N, -1.927945 E.
Nombres alternativos Madalenaitz
Puntos de partida Madotz, Iriberri, Ihabar.
Cerca Madalen baseliza, PANPLONAGAÑE trikuharria, ARMENDIA trikuharria, San Migel ermita, AGIRI trikuharria, Agiriko eliza eliza, Lizarrandigañe 2 Oeste* trikuharria, Lizarrandigañe 1 Este* trikuharria, San Esteban eliza, Etxabe eliza, Irañeta zubia, Sollaundi mendia, ATA 2 tumulua, ATA 1 tumulua, ATA 4 tumulua, ATA 3 tumulua, SOLLOAUNDI tumulua, Irañeta herria, ATA trikuharria, ATA 5 tumulua, ATA 6 tumulua, Irañeta perratokia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Madalen
Ikuspegi zabala Irañeta aldetik ©inaxio

Ez da mendi handia eta erraza da oharkabean bazterrean uztea, bai baititu aldamenean beste asko bera baino handiagoak. Baina bertara inguratuz gero aise nabarmentzen da, iparraldeko isurialdean zutitutako horma zuzena batez ere, goitik behera ebakitako mendia baitirudi. Mendebaldeko nahiz Hegoaldeko isurialdeak ere nahiko gaitzak dira; Ekialdekoa da igoerarako erraztasun gehien eskaintzen duena. Ez da erraza halere buzoia atzematea, txarak estalitako eremuan bilatu beharko duzue, sastraka artean galdu nahirik dabilen xenda bihurriari jarraituz.

Imágenes














***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

Izen aldaketa: Madalenaitz -> Madalen

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Arraroa dirudien arren, alderdi horretako biztanleek ez dute generikorik gehitzen (-aitz) adbokazioaren ostean.
Aunque pueda resultar un poco extraño, los habitantes de la zona no añaden genérico (-aitz ‘peña’) a la advocación."

Igoera Madotzetik nolakoa da????

kaixo mendizaleok!!!!
Jakin gura nuke, ea Madalenaitzera igotzeko Madotz-etik zer moduzkoa den, hau da, zailtasunak, abiapuntua konkretuki, iraupena eta xehetasunak. mendi honek duen itxura bitxia duk, puska handi bat da eta bertara igotzeko madotz-etik ez dakit zein den. Norbaitek baleki eskertuko nikek erantzutea. AIO.

Igoera Madotzetik

Aspaldi igo genuen haitz hau, baina Uhartetik abiatu ginen. Oraingo honetan, baina, Madotzetik abiatzea erabaki genuen, eta bidenabar Urbaran edo Aritzabal mendia ere igo. Egun hauetakoren batean tracka ere igoko dut, baina GPSik gabe igo nahi duzuenontzat ibilbidea deskribatuko dut.

Madotz herritik ehun bat metro lehenago (Irutzundik igota) badago porlanezko zabalgune bat errepidearen eskuinaldean, Aralerreko biraren kartel batekin. Hor autoa utzi eta errepidearen bestaldean hasten den pista harritsua hartuko dugu. Pista horretatik 1100 bat metro eginen dugu, ezkerraldean zelai hesitu bat ikusi arte. Zelaia inguratu eta biderik gabe jaitsiko gara hurbileko lepo batera. Lepora iritsi baino lehen pinudi bat ikusiko dugu: hobe da barnean ez sartu eta ezkerraldetik (ekialdetik) inguratzen duen bidexka bat hartu. Bide horrek zuzenean Urbaran mendiko lepora eramanen gaitu. Hor pista bat ikusiko dugu, baina momentuz pistari kasurik ez, eta zuzenean Urbaran mendiko gandorrera igoko gara: bost bat minutu besterik ez digu hartuko eta panorama eder batez gozatuko dugu. Lepoko pistara itzulita, hurbileko Olazabalgo harratera jaitsiko gara. Behean, Sakanan, Berastegiko baseliza ikusiko dugu. Madalen Haitzeko gandor luzeari ekinen diogu. Hasieran bidexka batek gainaldean jarriko gaitu. Handik aurrera mendiaren gora-beherei ekinen diegu. Zailtasun bakarra amaieran izanen dugu: gailurraren inguruak ezpelez josita daude, eta karst moduko ingurua dago. Baina bidexkari arreta jarriz gero, ez dugu aparteko zailatasunik izanen. On egin!