Lizartzu

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 793 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.625585, Y.4790978
WGS84 43.259281 N, -1.454032 E.
Puntos de partida Otsondo, Urdazubi.
Cerca ZOTALETAKO KASKOA harrespila, MAIRUILARRIETA harrespila, ZOTALETA ERDI 1 (hego) harrespila, ZOTALETA ERDI 2 (ipar) harrespila, MAILARRETA / MAIRUILARRIETA HEGO harrespila, ZOTALETA harrespila, ZOTALETA IPAR harrespila, GOROSPIL zutarria, BUURDIKO LEPOA harrespila, ANSESTEGIKO LEPOA harrespila, GOROSPIL harrespila, Arraxka errota, ANTSESTEGI harrespila.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Lizartzu
Tontorra ©inaxio

Bi tontor ageri dira Otsondo mendatea eta Arranomendi lotzen dituen gandor luze horren erdialdean, batean erpin geodesikoa dago (Lizartzu) eta buzoia bestean (Antsestegi). Kilometro bat izango da bien artean eta ez dago alde handirik altueran, nahiz eta altuagoa izan Antsestegiko gaina (800 m. inguru). Antsestegin dagoen buzoian ordea, beste tontorraren izena (Lizartzu) eta altuera (792 m) aipatzen da, antza denez. Izen berarekin ezagutuko ziren lehen beharbada.
Edozein modutan ingurune garbia eta ikuspegi zabalekoa da, larre guriz estalia, sakabanatutako haitz mutur eta baso eremu ttikiz atondua. Otsondo aldetik datorren pista zabal batek zeharkatzen du ingurune hori, gainak saihestuz lepo batetik bestera, eta jende asko ibiltzen da bide horretan barrena pasiatzen.
Buzoia duen gainean gorabehera txiki batek bi tontor bereizten ditu, bata ihi eta larrez estalia, buzoiduna, eta haitzez harrotutakoa bestea, metro bat edo beste gutxiago dena. Haitzak gain hartutako tontor honek zulo eta zartadura ugari ditu, batzuk berezkoak eta besteak gizakiak eginak, inguruko beste gain askotan bezala, gotorleku bezala erabiltzeko (estatu arteko muga zaharra gertu gelditzen da). Lizartzuko tontorra, erpina jasotzen duena, soilagoa da, larre berdea besterik ez du ageri.

Imágenes

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

****

****

***

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**