Lerdengibel

Enviado por zuriain el 2008, Agosto 1 - 10:12.
Altitud 1216 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.634048, Y.4756451
WGS84 42.947038 N, -1.358136 E.
Puntos de partida Hiriberri-Artzibar, Arrieta
Cerca ?Lerdengibel zutarria, LERDENGIBEL eremu tumularra, LERDENGIBEL 2 trikuharria, LERDENGIBEL 3 trikuharria, LERDENGIBEL 1 trikuharria, ORTXOLA eremu tumularra, XURIZE 2 trikuharria, ULIGAITZ 1 trikuharria, XURIZE 3 trikuharria, AÑIGURRITA trikuharria, XURIZE 1 trikuharria, IRUMUGETA zutarria, URROBI 2 trikuharria, BUABAKAR eremu tumularra, Irazteko Larre zutarria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Lerdengibel
Tx. Nanki GMk jarritako buzoia ©zuriain

Corona-Erratzu menditik adar apalago batzuk hedatzen dira: Mendiburu, Apezanberro (Xuritze)eta Lerdengibel, besteak beste. Azken hau izaten da ezagunena, eta askotan Corona-Erratzurekin batera igotzen da, txangoa luzatu eta aberasteko. Mendi honek duen hoberena paisaiak dira, bai Artzibarren gainetik, bai Corona aldetik. Ortxolako belardietan barrena paseatzea eta bertako zelai tumularrak bilatzea ere ederra da. Ohiko abiapuntuak Artzibarko Hiriberri eta Arrieta herriak dira. Hiriberrin lurrezko pista bat hartu behar da ipar-mendebalderantz hasi eta berehala iparrerantz zuzen igotzen dena. Saihesbideei kasurik egin gabe, pista honek Ortxolako lepoko zelaietan jarriko gaitu. Hemendik zuzenean mendebalderantz joz iritsiko gara tontorrera. Bertan pagadi zabala hasten denez, ez dugu paisaia handirik ikusiko, baina bide osoan zeharreko ikuspegiak ezin ederragoak dira. Igotzeko beste aukera zakarrago bat da Agoitz eta Auritz arteko errepidearen 27. (mapa zaharretan, 26. km zen) kilometroa pasata autoa utzi eta, Iru errekaren ondotik igotzen hasi eta gero, zuzenean ekitea Lerdengibelgo gailurrari. Lerdengibeletik Corona-Erratzura jarraitzeko bide garbirik ez badago ere, ez dago inolako zailtasunik, belardietan gora egitea besterik ez, punturik garaiena aurkitu arte.

Imágenes





***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

2022ko uztailaren 31n izan nintzen

2022ko uztailaren 31n izan nintzen bertan, Korona eta Xuritzetik pasa ondoren, eta ikustekoa zen bere HEko hegiko larre eremu zabalaren egoera, erabat gorrituta. Putzuak agortuta eta haziendak marruka, bazka eske, bi hankeko ibiltariari begira. Argazki gehiago ere atera nituen, baina ez ditut igo, larreak bere kolorea berreskuratzen duenean hobeto emango duelakoan.