Legate

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 870 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.616534, Y.4781334
WGS84 43.173920 N, -1.567543 E.
Puntos de partida Arraioz, Lekaroz, Oronoz.
Cerca LEGATE 6 trikuharria, LEGATE 4 MENDEBALDE zutarria, LEGATE harrespila, LEGATE 1 ipar zutarria, ERRANDONEA 2 HEGO trikuharria, LEGATE tumulua, ERRONDONEKO BORDA tumulua, ERRANDONEA 1 IPAR trikuharria, ERRANDONEA zutarria, LEGATE 2* trikuharria, LEGATE 1 trikuharria, LEGATE 2 hego* zutarria, LEGATE 7 (Etxeberzea) trikuharria, LEGATE 3* trikuharria, ENPAZABAL trikuharria, LEGATE 4 (Arakan) trikuharria, KARRAMIZTEGI 1 HEGO tumulua, KARRAMIZTEGI 2 IPAR tumulua, LARRATZU 2 trikuharria, LARRATZU zutarria, SUNTONEA trikuharria, ARTOLA 4 ekialde trikuharria, LEGATE 5 (Iñarzeta) trikuharria, LARRATZU zista, ARTOLA 7 zista, ARTOLA 1 mendebal trikuharria, LARRATZU 3 trikuharria, LARRATZU trikuharria, MATXETA trikuharria, ARTOLA 6 trikuharria, LOIALDE zutarria.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Legate
Hegoaldeko lepotik ©inaxio

Iparmendebaldeko harri gorrizko amildegiek egiten dute ezagun mendi hau; hegoaldeko isurialdea aldapa handirik gabeko hegi batek osatzen du, emeki-emeki Lekaroz eta Arraioz aldera jaisten dena. Garai batean ardiek mozten zituzten larreak otea ari da estaltzen orain isurialde honetan. Iparraldean iratzea eta pagoa dira nagusi. Baztan aldeko beste mendi askotan bezala mendiaren muina behekaldeko etxeetan hain dotore ematen duen harri gorriak osatzen du, eta ugariak dira horregatik hegoaldeko hegian, goi aldean bereziki, zabaldutako arrobiak. Asko eta asko utzita eta landaretzarekin nahasita dauden arren, bada gaur egun arrobi handi bat tontorretik oso gertu, hegoaldeko ertza janez paisaia erabat hondatzen ari dena. Tontorrean hainbat apaingarri: buzoia, norabide mahaia, erpin geodesikoa, gurutzea eta telekomunikazioetako antena bat. Bada beste gain apalago bat HMan bere antzekoa, oraindik ere osorik eta garbi dagoena, Larrazu izenekoa, ibilbidea osatzeko egokia. Hegoaldeko lepora jaitsi eta basoan barrena igo zaitezke neke handirik gabe. Unboto eta Aizkolegi urrutixeago daude, baina nahiko eskura hauek ere.

Imágenes

***

**

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

****

***

****

****

Orabideako bailara

Izugarria iruditu zaigu bailara hau, benetan basatia. Behin Oronoz-Mugaire igarota eta Arraiozera bidean, bada porlanezko pista bat ezkerretara doana (Otsondo-Orabidea). 7garren kilometroan kotxea utzi dugu, lepo bat igarota eta txabola batzuen aurrean. Legate gure eskubitara agertzen da eta bidea \"es de cajón\".
Nahiz eta oso egun ona igarrita egon, ez da hainbesterainoko izan eta ezin izan ditut Pirinioak begiztatu (nahiz eta orientazio mahaian Anie eta Orhi jarri). Totalera ordu t\'erdiko pasealdia.
Itzuleran, aurrera jarraitu eta Infernuko errota bisitatu dugu, aitak gogo handiak baitzizkion toki paraje honi.