Larraone

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1198 m
Sistema Aralar
Ubicación ED50 30T X.575650, Y.4764153
WGS84 43.024422 N, -2.072811 E.
Puntos de partida Amezketa, Larraitz
Cerca Uzkuiti mendia, Larrunarri Marizuloa leizea, koba, UZKUITI harrespila, Larrunarri / Txindoki mendia, ANTZIZEGI harrespila, ARRUBI zutarria, Arrubi mendia, AUNTZIZEGI MENDEBALA tumulua, AUNTZIZEGI MENDEBALA zutarria, ORMATZA I trikuharria, AUNTZIZEGI MENDEBALA 2 zutarria, ORMATZA II trikuharria, BILINGARATZ zutarria, Zabalegi mendia, Ganboatxiki mendia.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías .
images
Larraone
Larraone ©Enezubi

Bigarren mailako mendia izatea egokitu zaio Larraoneri, ingurukoen artean apal gelditzen baita, eta mendizaleen ibilietatik bazter gelditua da. Leku polita da ordea, Larrunarri nahiz Aralarren IMko eremuaren gaineko ikuspegi ederra eskaintzen du eta ibiltzeko leku garbia da. Arritzaga eta Muitze bailaren artean kokatuta dago. Azken honek ondoan duen Larrunarrirengandik (Txindoki) banantzen du. IE-HM norabidedun karaitzezko gandor deseroso batek osatzen du bere gaina, eta ez da erraza gandor horretan ibiltzea, baina arreta jarri eta eragozpen handienak aldameneko larretik saihestuz zailtasun handirik gabe hel daiteke. Punturik garaiena, buzoia duena, IEko ertza da.
Larreonetik oso gertu, hegoaldean, buzoia duen beste tontor bat dago: Etitzegi (X:575582, Y:4763837, 1.195 m). Otola lepoak (1.167 m) banatzen ditu bi tontorrak.

Imágenes

***

***

**

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

****

***

***

***

****

***

****

***

***

****

***

****

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Paliza ederra

Atzo izan nintzen. Amezketatik gora Minaseko bidea hartu nuen. Kotxez zubiraino iristea pentsatzen nuen, baina pistaren egoera kaskarrak atzera bota ninduen. Beraz, bidezidorren bidea hartu behar da, pazientzia handiarekin gora joateko. Hiru ordu laurdenetan iritsi nintzen goiko larreetara, Uzkuitiren parean. Bertan, eskubira jo hasieratik eta Etitzegi eta Larraone banatzen dituen lepora joan nintzen bide argirik gabe. Azken metroak oso gogorrak dira.
Behin lepoan, lehenengo Etitzegi eta gero Larraone burutu nituen, azken hau gandor deserosoan barrena. Totalera, bi ordu ordurarte.
Etitzegiko tontorretik Pirinioak antzeman nituen zuri zuri.
Jeitsiera zuzen burutu nuen Larraonetik, korridore zirraragarrietan barrena. Zati batzuetan txarto zegoen, belar luzea zela eta. Totalera 3 ordu.

Galdera

Gustatuko litzaidake jakitea ea Etitzegi eta Larraone gauza bera diren ala bi mendi desberdin eta baita ere ea nondik atakatu. Bi badira, egun berean egin al daitezke? eskerrik.

Re: Galdera

Nik dakitela Etitzegi Larraoneren iskiña bat da, larraoneren \"krestaren\" amaierako tontor bat, hain zuzen. Bik errex egin daizke egun beren, bata besten ondon baitare.
Bi leku ezberdiñetatik igo daike gutxienez, biak Larraitzetik hasita.
Motzenan Txindokia igotzeko Muitzeko bidea hartu behar da. Igoera erdin Muitzeko errekatxo kruzatzen danen ezkerreta desbiau beharko gea, eta paren daun belarrezko aldapa piko, luze, eta inkomodoa igo behar da. Oso forman ezpazare ez da oso gomendagarrie hau. Larraoneko kresta azpin azaltzezea, eta ezkerretik igo daiteke berta.

Beste bidea, luzegoa baño komodogoa, Txindokiko bide normaletik da, behin Egurral lepoan Txindoki aldea igo beharren gentozen norabiden aurrea segi, altura galdu edo irabazi gabe. Ordulaurdenen edo kolladu batea iritsiko gea, nun beste alden Arritzagako sakonunea daun. Hemen ezkerreko harkaitzeta igo beharko gea, lenengo tontorra etitzegi izanik eta altuena LArraone.

Lenengo bidetik orduterdi, bigarreneteik ordu pare bat gutxi gora bera