LarekiEnviado por zuriain el 2008, Marzo 18 - 09:34.
Lareki ©zuriain Baxatik hego-ekialdetik, gandor harritsu bat hedatzen da ekialdetik mendebaldera. Lareki haitzak dira. Baxa-ra igoz gero, eta txangoa luzatu nahi badugu, bi mendion arteko ibar estura jaitsiko gara, bidexka erdi ezabatuetatik. Komenigarria da aldez aurretik gailurra non dagoen ongi zehaztea –erraz antzematen da-, Zaburriko baso trinkoan sartutakoan ez baitago asmatzerik ongi gabiltzan ala ez. Bestalde, gailurreko harrizko horma igotzeko bide gutxi daude. Hoberena, gailur azpitik abiatzen den arrakala estutik igotzea da. Eskalatu egin beharko dugu, erraz baina deserosoki, kairn batzuen eta ezpelen laguntzaz. Gailurra irekia da, eta ikuspegi oso zabala eskaintzen digu Itoitz urtegiaren eta Aretako mendien aldera.
|