Lapazarra

Enviado por zuriain el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1785 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.679697, Y.4755605
WGS84 42.930044 N, -0.799202 E.
Puntos de partida Belagua.
Cerca Puntal de Abajo de Ukerdi mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Lapazarra
Lapazarra mendebaldeko bizkarretik ©inaxio

Belagoako ibar glaziarraren gaineko talaia dugu Lapazarra, baita gertuko bi milakoen gainean ere. Lapazarra trantsizio mendia da. Harria artean ez da bazter guztiez nagusitu, eta pinu beltzak pagoekin tartekatzen dira. Larrako eta Ukerdiko Eremu Babestuko erliebe torturatua hurbil dago, baina Lapazarran haien aurrerapen bat besterik ez dugu ikusiko.
Bi dira Lapazarrara igotzeko bide nagusiak. Bata Angel Oloron aterpean hasten da, eta GR-11ko bideari jarraitzen dio, Eskilzarrako larreetan behera hasieran, Zemetoko harratean barrena gero, eta Lazagorriako pagadi ospeletan gora geroago. Basotik aterata, bide markatua bazter utzi eta paisaia zoragarriaz gozatuz igoko gara gandor belartsuetan gora.
Beste bidea Belagoako Bazterreko parkinean hasten da. Belagoa ibaiaren arro idorrean barrena hasi eta Intxako bordaren inguruetan hasten den bidexkan gora egiten du, Antxomarroko leizetik pasatuz, Larreriako lepo gorabeheratsuraino. Azken malda gogorrei biderik gabe ekin beharko diegu, pasabiderik hoberenak aukeratuz, bizkarrean bi milako erraldoien itzala sentitzen dugularik.
Belagoako beste hainbat mendiren antzera (Lakartxela, Lakeleta, Lapakiza...), Lapazarraren kasuan ere zaila da jakitea hasierako "la" hori erromantzeko artikulua den ala izenaren berezko osagarria.

Imágenes


























***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

****

***

****

***

****

***

***

***

***

***

****

***

****

Related nodes

Larra bihotzean...

Kaixo mendizaleok!
Puntal Arriba de Ukerdira joan nahi genuen egun hartan (2017-5-25), baina ez dugu xantza izan mendi "sekretua" hura honekin ...
Larrako lur torturatua sartzen behar da, eta bidea nahasia da Larreria lepoz haraindian, kairnik gabe.
Egiazko bidea apur bat bilatzen ondoren... eta azkenean... Lapazarraraino igo gara! Zuhurrago zen egun oso beroa ta luzea batez.
Zorionez, baso ederrak zeharkatu dugu, eta gandor belartsua ez da zaila (kontuz azken partean hala ere ).
Tontorretik, ikuspegia izugarria da norabide guzietan... eta Puntal Arriba de Ukerdi agerri da urrunean...
Laster arte