Kerezmendi

Enviado por inaxio el 2006, Agosto 20 - 22:18.
Altitud 1120 m
Sistema Urbasa
Ubicación ED50 30T X.575765, Y.4735770
WGS84 42.768849 N, -2.075233 E.
Nombres alternativos Krezmendi
Puntos de partida
Cerca ARRITIRRA (Larraitza ipar) tumulua, ARRITIRRA (Larraitza) zutarria, ITURZA (Larraiza) eraztun-tumulua, La Asunción eliza, SANGRIS eraztun-tumulua, Ekaitza eraztun-tumulua, Ekaitza mendia, Larraitza mendia, EKAIZA II tumulua, AIZKORRI tumulua.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Kerezmendi
Tontorra ©inaxio

Urbasako hegoaldeko ertzean nabarmendutako gaina, Azantza aldera luzatutako bizkar batean. Ez dago EHMKan, baina egoteko modukoa da, mendizaleen artean estimatua baita: hiru buzoi badira tontorrean (horietako bat amildegiaren oinean aurkitu eta tontorrera eraman nuen -2006/8/19-). Pagadiak estaltzen ditu bere isurialde guztiak, baina tontorra bera burkail (barga, labar) baten gainean dago eta horregatik ikuspegi zabala eskaintzen du hegoaldera. Tontorra bera oso leku berezia da eta kontuz ibiltzekoa, izan ere amildegiaren ertzean zutitzen diren bi haitz handik osatzen dute, metro erdiko tarte batez bereizita, eta horietara heltzeko nahikoa deserosoa den harrizko pasabide labur baina amilgarri bat gainditu behar da. Erreparorik izanez gero, bada beste buzoi bat gertu, leku errazago batean. Azantza aldetik etorriz gero tontorrari eusten dioten haitzak eskubi aldetik saihestuz laster aurkituko duzue horma gainditzeko aukera emango dizuen gune aldapatsu bat. Azantzako ibilbidea osatzeko egoki gelditzen da.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

*****

****

****

***

****

****

***

***

***

***

Krezmendi eta Larraitza

Kaixo lagunak, egun hauetan egon naiz mendialde honetan, arratsalde pasako ibilaldi polit bat ematen, Krezmendiko bi tontorrak igoz eta ondoan dagoen Larraitzara ere bai, bidenabar trikuharri pare bat ere ikusi daitezke bertan. Merezi du igotzeak. Ibilbide osoa ere erantsi dut.