Kamaraka

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 795 m
Mendialdea Ganekogorta
Kokapena ED50 30T X.503310, Y.4780490
WGS84 43.175296 N, -2.960576 E.
Abiapuntuak Areta, Laudio, Bilbo. (B.)
Gertu San Fabian eta San Sebastian ermita.
Lurraldeak Araba, Bizkaia.
Kategoriak EHMK.
images
Kamaraka
Tontorra ©Enezubi
Irudiak

***

****

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

**

***

***

**

Lotutako orriak

Ez naiz ni Laudioko leku

Ez naiz ni Laudioko leku izenetan jakitunena, baina lekuaren izena santa batena izatea ezin dut sinetsi. Izan ere, bertan Laudion dauden seinaleetan Ermua dio. Hau da, lekuaren izena Ermua, eta bertan dagoen eraikin erlijiosoa Ermuko Andra Mariaren eliza.

Badakit Euskal Herriko leku askotan santu izenak daudela betiko leku izenak ordezkatzen, baina elizaren kolonizazio kultura-hiltzaile horri aurre egin beharko zaio. Gauza bat da lekuaren izena eta beste bat da leku horretan dagoen elizako debozioa edo santuaren izena. Askotan herriko jendea leku horretara santuaren egunean eta elizara baino ez da joaten, esate baterako Bizkargi mendian Santa Kurtze baseliza dago, eta ingurukoak Santa Kurtzera joaten dira, baina baselizara joaten direlako maiatzeko lehenengo igandean. Hortik apurka-apurka eta konturatu barik, izen aldaketak etortzen dira, bereizketak ondo ez egiteagatik. Beste adibide bat, Axpekoak ez dira Larranora ezertara joaten ez bada Santa Barbara baselizara prozesioan. Baina horregatik ez diogu lekuari santuaren izena ipini behar. Erne.

Jon

Ibilbidea.

kaixo mendizaleok.
Aurrekoan ibilbide ederra egin nian inguru hauetatik. Arrankudiagako Goizarri auzotik abiatuz, pista bat hartu eta Goikogane, Mugarriluze, Kamaraka eta Gazteluzar tontorrak egin ondoren, Kurtziaga lepora jetsi eta Ganekogortara zuzenean igo ordez, eskubira jo bidezidor batetik iturri bateraino eta bertatik gora malda piko eta gogorrean Biderdi mendira eta gero Ganekogortara, Arrabatxu, Pagero eta Pagero landa lepora jetsi Galarraga mendiraino. Handik Agilatos mendira joan eta buela pistatik Kiputxeta, Pagoeta, Miñaur Txiki eta Lizaso muinoak zapalduaz eta buelta berriz ere Beraza auzoraino, bertan Orbe muinoa egin eta buelta berriz pista bat hartuta Kurtziaga lepora eta pista honetatik Aretxiger lepora joan eta bertan iparraldetik joan Otsoerreta eta Alpitzu mendiak egiteko eta buelta Goikoganera igoz eta jetsi Goizarri auzora.
Ikusten dezuenez lepo, mendi, muino askotaik ibili nintzen eta guztira 12 ordu behar izan nituen eguraldi eder eta zoragarri batean.
Norbaitek ibilbide honi buruz informazio gehiago nahi izan ezkero, atsegin handiz emango nioke. Ondo izan.

Ibilbide erdia ere zoragarria

Inguru zoragarria da. Nik Gallarraga eta Kiputxeta Okondotik joanda eginda neuzkanez, Ermutik abiatu nintzen Ganekogortara (hau Bilbotik eginda neukan), gero Larrentxu edo Biderdira, buelta Ganekogortatik Arrabatxura (antenatxo bat daukana). Izena tontorpean daukan landatik datorkiola esango nuke, Gorbeiako Arrabaren antz-antzekoa baita, baina txikiagoa (leku ederra). Hortik berriro jaitsi zuzen behera (igotako bidetik) eta Gazteluzar, Kamaraka, Mugarriluze, Goikogane (denak lerroan), eskuinetara jaitsita Alpitsu eta itzultzean Otsoerreta, eta, Isusi auzotik pasata (asfaltoan eskuinetara 7 minutu), berriro Ermura. Ia bost ordu eguraldi ederrean, behi, ardi eta zaldi artean.

Beste aukera klasiko bat Bilbotik Laudiora egitea da, zuk Gazteluzarretik Biderdira joateko erabili duzun bidetik baina kontrara. Laudion trena, eta Bilbora berriro.

Jon

Santa Lucia del Yermo( Llodio)

Acabo de entrar en esta página,haciendo un repaso general, he encontrado Ganekogorta Kamaraka, y cuando se hace alusión a la ermita, el nombre correcto es SANTA MARIA DEL YERMO en Santa Lucia Laudio.