Irugain Haitza

zuriain-k sortua, 2008, azaroa 17 - 11:15
Garaiera 983 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.645375, Y.4743954
WGS84 42.832478 N, -1.222590 E.
Abiapuntuak Jakoisti, Aietxu
Gertu Artxutako harriak mendia, San Pedro eliza, San Juan Bataiatzailea eliza, San Clemente eliza, San Martin eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Irugain Haitza
Irugain haitza ©zuriain

Aretako mendiek adar bat luzatzen dute Aietxu herriaren gainera, Jakoisti herrixka despopulatutik bereiziz. Mendi horiek hurbileko Aritzgaina, Borrotxulo edo Aldaxur baino apalagoak izanik ere, interes handikoak dira: harrizko gainak dituzte eta inguruko mendien panoramika ezin ederragoak ahalbidetzen dituzte. Besteak beste, Jakoistigaña, Txitxurrondo eta Irugain haitz ikusgarria aurkituko ditugu mendialde honetan. Irugain Haitza Jakoistigaña mendiaren mutur batean dago, eta mendiko punturik altuena ez izanik ere, behatoki ikusgarria da. Jakoistigañako gailurra, ordea, itxiagoa da, baina ipar-ekialdean taiaia zorabiagarria dauka, zonalde bakarti honen gaineko ikuspegiaz gozatzea ahalbidetzen duena.
Mendi anitz ez dira katalogo ez liburuetan agertzen, baina horrek ez du erran nahi interesik gabeak direnik. Askotan, sona handikoenek baino sorpresa atseginagoak gordetzen dituzte.

Irudiak

***

****

***

***

****

***

***

***

****

***

****

***

***

****

***

****

****

***

***

Txartelontzia hautsita.

Kaixo. Paraje eder horietan aurreko igandean (2012-1-22) egindako ibilbidean igo nintzen mendi honetara, eta gainean buzoia hautsita dagoela ikusi nuen. Bazirudien nahita egindakoa zela.
Por zierto, nahiz eta mendi honen inguruan argazki kamara galdu dudan, paraje eta bazter ikusgarriak dira.