Gorreta de los Gabachos

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2262 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.684338, Y.4750201
WGS84 42.880298 N, -0.744147 E.
Puntos de partida Zuriza, Selva de Oza.
Cerca ANSOTIELLO trikuharria, Gamueta mendia, Quimboa mendia, Acherito mendia, LAS TASCAS harrespila, FOYA DE L'ACHERITO 2 tumulua, FOYA DE L'ACHERITO etxola hondoa, BARRANCO ACHERITO trikuharria, FOYA DE L'ACHERITO 1 tumulua.
Provincia Huesca.
Categorías EHMK.
images
Gorreta de los Gabachos
Gorreta de gabatxoseko gailurra ©zuriain
Imágenes

***

***

***

***

***

***

Auñamendi-Peñaforca kateko azkena

Horixe behintzat suposatu zuen mendi honek nire bizitza mendigoizalean. Tontor guztiak egin eta gero, konturatu nintzen hauxe falta zitzaidala.
Ibilbidea Linza parajeko bakartiena da, beraz eskertzekoa.
Abiapuntua fuente de los navarros izango da, badakizue, Linzako aterpetxera bidean. Iturritik bota aurrera, xenda batzuen arrastoak topatu arte. Hemendik aurrera. bideak ez du arazorik, baina hasiera aurkitzea ez da erraza.
Esan bezala, bide honek basotik hasieran (ederra Gamuetaren pagadi-izeidia) eta zelaietan barrena geroago eramango gaitu. Gamuetako txabola igaroko duzue, seinale moduan. Bidea segi eta harritzarrekin egingo duzue topo piskanaka. Inguruan begiratzen baduzue, seguru nago sarrioren bat ikusiko duzuela... .
Antzeman La Gorreta eta Foya de Gamuetaren artean zabaltzen den leposka txikia eta bertara hurreratu. Hemendik La Gorreta gure eskubian azalduko da. Tximinia erraz batek eramango gaitu gailurrera. Bistak, kate guzti honetan gertatzen den bezala, paregabeak.