Gorosteta

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1261 m
Mendialdea Gorbeia
Kokapena ED50 30T X.515940, Y.4767090
WGS84 43.054471 N, -2.805565 E.
Beste izenak Golosteta
Abiapuntuak Areatza, Ibarra, Murgia, Zeanuri.
Gertu IPERGORTA 1 trikuharria, Neberabarri elur-zuloa, Ipargorta mendia, IPERGORTA 2 megalitoa, Altipitatx mendia, ZASTEGIKO LANDA 2 tumulua, Gatzarrieta mendia, AUSTEGARMINGO HARRIA trikuharria, ASTEPE trikuharria, Lekanda mendia, ZASTEGI zutarria, Usotegieta mendia, USOTEGIETA zutarria, Igalirrintza mendia, ZASTEGIKO LANDA tumulua, ASTEPE 2 trikuharria, ASTEPE 3 trikuharria.
Lurraldeak Bizkaia.
Kategoriak EHMK.
images
Gorosteta
Ipar-ekialdetik ikusita ©Jose

Mendi harritsua baina zailtasunik gabea. Pagomakurretik Gorbeiarako bidean, Lekanda eta gero, Gorostetatik pasa zaitezke.

Irudiak

***

***

***

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

**

**

**

Lotutako orriak

Gorosteta

Orozkon Ibarrara joko dugu. Artearako errepidea utzi eta Urigoitirantz jarraituko dugu. Usabel auzoan ibaia zeharkatuko dugu baserri baten kontra. Bertatik aurrera doan porlanezko pista hartuko dugu. 800 metrotako altuera hartu arte. Parking batera helduko gara.
Hau bista!:
Ekialdera Itxinako haitzak, Sintxita erreka. Hegoaldera Oderiaga.
Pistatik aurrera eginez oinez 30 minututan Austingarminen izango gara.
Zutabe batek hiru aukera adierazten dizkigu:
- E.ra pistak Gorbea aldera eramango gaitu. Ipergorta, Gorosteta, Itxina...
- M.ra Oderaiga, Ubixeta, kolometa...
- H.ra Usotegieta, Murgia...
Hemendik 15 minututara eta pista jarraituz Ipergorta lepora helduko gara.
Bertan dagoen zutabeak bi aukera berri adierazten dizkigu:
-IE.ra Ipergorta eta Gorosteta.
-HM.ra Usotegieta
30 bat minututan Gorosteta tontorrean izango gara:
IE.ra Arraba
IM.ra Altipaitz
I.ra Itxina