Goizarin

Jose (ez da egiaztatu)-k sortua, 2008, abendua 15 - 22:30
Garaiera 335 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.597215, Y.4783135
WGS84 43.192863 N, -1.804864 E.
Abiapuntuak Artikutza, Añarbe urtegia, Goizueta
Gertu LAKUETA harrespila, MEATZERTA harrespila, SATORBORRO harrespila, SATORBORRO tumulua, URRIZTI harrespila, ARRIURDIÑETA tumulua, ARRIURDIÑETA harrespila, UEKO harrespila, UEKO zutarria, Altueta mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Goizarin
Goizarin burdinolaren hondakinak ©Jose

Baina zer da hau? galdetzen du ibiltariak. Ibiltari hori Goizarinera ailegatzen dan lehenbiziko aldian sentsazio arraroak nabaritzen ditu. Alde batetik gaur egun isurtzen duen edertasuna eta lasaitasuna. Eta bestaldetik aztarnek sortzen duten dekadentzia irudia: pareta erraldoiak erortzear, burdin eskoriak non-nahi, zubi ederra mendi erdian, bide abandonatuak...

Leku hau ulertzeko, nahiz eta gaur egun deklaratu gabeko parke natural baten erdi-erdian egon, mende eta mendeetako oso enpresa inportante baten aurrean dagoela jakin behar du ibiltariak. Poligono edo lurralde industrial baten barnean, eta gainera "multinazional" batena. Gaur egun Goizarin izango litzateke adibidez "Luzuriaga", "Fagor" edo "Irizar", poligono industriala basoa bera, eta nazioarteko konpainia Orreagako kolegiata.

Eskriturek esaten duten moduan "desde tiempos inmemoriables" Orreagako Kolegiata Urumea garaiko lurralde ia osoaren jabe zen. Kolegiatak administratzen eta alokatzen zituen bertako baliabideak: larreak, ura, etxe asko, burdinola eta basoa, eta horrekin inportanteena, ikatza.

Ala izan zen mende eta mendeetan zehar. Kolegiatak alokatzen zion burdin-gizonari Gozaringo burdinola eta inguruko basoko ikatza. Zenbat mendez? 5, 6, 7 mende? Goizaringo burdinola aipatzen duen aurkitutako lehenbiziko dokumentua 15. mendekoa da!

Ibiltariak aurrean daukana oraindik antzeman dezake: Burdinola handia eta txikia zeuden; lehenengoa, burdin-mehatik burdina ateratzen zuena, eta bigarrena, burdin horri forma basikoak ematen zizkiona. Errota, arragoa (burdin-meha prestatzeko), zubi berria eta zaharra, burdin-gizonaren etxea (apenas ez dago ezer), ubidea, presa,...

Baina denbora aurrera doa, XIX. mendean teknika berriak agertzen dira, eta Kantauriar isurialdeko bailaretan erabiltzen den burdina lantzeko teknika ez da konpetitiboa, eta pixkanaka-pixkanaka burdinolak desagertzen dira. Etxea eta burdinola abandonatu eta gero, suteak eta euriak berea egin zuten.

Dagoeneko hor dagoen ibiltariak jakin behar du bere galderaren erantzuna:
Baina zer da hau?
Hori, hor dagoena, urte eta urteetan zehar, gizakume askoren lana da.

EranskinaTamaina
Las ferrerías de Goizarin y Elama.pdf297 KB
Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****