Girizu

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1279 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.635853, Y.4764448
WGS84 43.018702 N, -1.334075 E.
Puntos de partida Auritz, Ibañeta, Orreaga.
Cerca Jaun Done Salbatore ermita, Andra Maria monastegia / komentua, Santiago ermita, Sancti Spiritus ermita, Orreaga gurutzea.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Girizu
Gain aldeko ikuspegia: etzandako pagoak ©inaxio

Orreaga gainean gailentzen den mendia.
Garai batean teleski batek itsusten omen zuen, eta tradizioa ez galtzearren edo, gaur egun antena bat dago gainaldean (ez gailurrean bertan, zorionez) Bere hegi pikuak pagadi garbiz estalita baditu ere, gailurra ikuspegi zabalekoa da. Ikustekoak dira gainaldeko pago okerrak, inguru honetan jotzen duen haize zakarraren lekuko.
Gailurrerainoko bide zehatzik ez badago ere, ohiko ibilbideak Ibañetatik abiatzen dira, bai errepetidoreko pistatik, bai malda gogorrei zuzenean ekinez. Iparraldeko isurialdetik igarotzen den pista zabala ere balia dezakegu Gabarbide leporaino joan eta bertatik gailurrera zuzenean igotzeko.
M. Belaskoren hiztegian irakur dezakegu mendi honen izana "giri" (txilar zuria, Erica Arborea) euskal hitzetik datorrela.

Imágenes

***

***

***

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

Related nodes

orreagako bataila

Orreagako bataila hemndik gertatu zela diote historaidore batzuek