Esparatz

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1025 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.592497, Y.4734345
WGS84 42.754183 N, -1.870988 E.
Abiapuntuak Argiñaritz, Jaitz, Bidaurreta.
Gertu San Jeronimo ermita, Oiakarizketa mendia, San Martin eliza, Santa Ageda ermita, Santa Kruz ermita.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Esparatz
Tontorra ©inaxio

Badu mendi mendi honek zer ikusia inguruetan, iparraldeko isurialdean batez ere. Bi haitz nabarmen zutitzen dira isurialde honetan, zein baino zein zorrotzago, baina ohiko igoera bidetik aparte gelditzen dira eta badute beren zailtasuna. Tontorra bera muino erraza da, pinuz inguratua, artadian barrena eta ezpel eta ipuru artean igotzen den senda polit batek zailtasunik gabe menderatzen duena, IEko lepotik abiatuta. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero Oiakarizketa ez da urruti gelditzen, IEan. Gatzagak ikusteko aprobetxatu dezakezue bestela, baina gauza kuriosoa izanagatik oso hondatua dago beren ingurua.

Irudiak

****

***

****

****

***

****

****

****

****

****

****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

***

**

**

Peña Grande.

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan Peña Grande mendira igo nintzen eta esan beharra daukat, itxurak dirudiena baino errexago izan zela igoera eta jetsiera, hori bai ekialdeko isurialdetik.
horretarako Jaitz herritik abiatu eta ekialdera doan pista hartu beherantza, zubia pasa eta bereahala ezkerretara jo pistatik gora. 25 minutu ondoren ikusiko dezue eskubitik beste pista bat ateratzen dela soroen artean, hura hartu eta hesi batera iritsi, berau pasa eta ote altuak agertzen dira. Ote horien artean bide estu bat jarraitzen du eta gainera harripilez markatua dago, berau segi eta mendiaren ekialdera, hau da Peña Txikita eta Peña grande artera. Orain kontuz ez duzuen bide estu horretatik jarraitu behar eskubira jo, eta mendia igotzen hasi behar zarete, bidetxurra dago eta ez du zailtasunik, arreta jarri eta bide errexenetik igo tontorrera. Jetsiera kontu handiagoa eskatzen du, baina arriskurik ez. Ondoren ni bi mendien lepora jetsi nintzen eta ote altu horietatik jarraitu nuen bide batetik hasierako pistaraino eramaten duena, ate metalikoa pasa, ondoren zubia eta Jaitz herria.
Nik uste nuen ezingo nuela igo itxura ikusita arriskutzua zela, baina egin nuen eta animatzen dut egitera, ez nabil eskaladan beraz, ni gai banaiz igotzeko jende gehiago ere animatuko da.
Ondo izan.

Kaixo, Mou. Beraz, ezin

Kaixo, Mou. Beraz, ezin Soroluzetako gailurrera iritsi, eta askoz zailagoa den Peña Grandekora igo? ;) Hauxe erraten dizut zeren gu saiatu baikinen Peña Grandera igotzen eta ezin izan genuen. Hegoaldetik zuzenean saiatu ginen, baina ez genuen batere argi ikusi eta jaitsi egin ginen. Orain, zure jarraipenekin berriz saiatuko gara... Ez al zenuen gailurreko argazkirik aterako?

Mouk dioen bezala, bada

Mouk dioen bezala, bada igotzeko modu nahiko egokia. Ekialdeko isurialdean dago haitzaren ahulgunea. Ibilbidea erantsi diot orriari. Eskerrik asko Mou, ekarpenagatik. Gustura ibili naiz harri horretan gora.

oso mendi polita

nere ustez oso mendi polita da. Igoera Salinas de Orotik egin genuen eta igoera nahiko erraza eta polita da. Bidean marka gorriak daude tontorreraino, eta tonterrik bista zoragarrik genitzazke alde guztietara.