ErreniegaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Tontorra ©inaxio Mendi handia ez izanagatik, zama ugari jaso beharra egokitu zaio bere bizkar luzeari: era guztietako antena instalazioak, haize-errotak, ermita, errepidea eta pista zabalak... oso eraldatuta dagoen mendia da. Bada halere zenbait lekutan jatorrizkoaren itxura gordetzen duen eremurik. Bada Hegoekialdean beste gain nabarmen bat, haize-erroten mendean, buzoia duena: Aizkibel edo Eskibes izenarekin ageri da mapa eta liburuetan. Neke handirik gabe egin daiteke bien arteko bidea, asfaltatutako bideari jarraituz.
|