Erregerena

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 13 - 20:54.
Altitud 1239 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.618874, Y.4764628
WGS84 43.023168 N, -1.542336 E.
Puntos de partida Artesiagako errepidea
Cerca Xuriain mendia, XURIAIN trikuharria, ERIDE 2 zutarria, ERIDE 1 zutarria.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Erregerena
Arteko Gaineko gailurra eta Xuriain ©zuriain

Garai batean Nafarroako erregeena zen mendi hau, baina konkistaren ondotik Espainiako koroak bereganatu zuen. Zorionez, egun jabetza Eugiko kontzejuarena da. Mendi honen malda luzeak pagadi zabalek hartuta daude, zuhaitzak ia gailurreraino bertaraino iristen direlarik. Erregerenak gailur bikoitza du. Iparraldekoa, Arteko Gaina izenekoa, garbia eta garaiena da SITNAren arabera. Bertan izanik, ordea, hegoaldekoak ematen du altuen. Azken gailur hau, hegoaldekoa, basoak harturik dago, baina piramide itxurako harkaitz batzuk daude mendebaldean, ikuspegi mugatu baina eder bat eskaintzen dutenak.
Ez da erraza mendi honetara igotzea, pista zabalek bide zaharrak ezabatu baitituzte. Mendizale gehienak Artesiagako mendatetik abiatzen dira, eta Xuriainekin batera igo. Hegoaldetik, baina, badago aukera ibilbide zuzenago baina zakarrago bat egiteko, malda handiko bidexka erdi ezabatuetan barrena.

Imágenes

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

Related nodes