Behorlegi

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1265 m
Mendialdea Arbaila
Kokapena ED50 30 X.656900, Y.4774570
WGS84 43.105745 N, -1.073063 E.
Abiapuntuak Behorlegi, Landerre.
Gertu BEHORLEGI* harrespila, EGURZE etxola hondoa, EGURZE zutarria, APANIZE etxola hondoa, ITHURROTCHE zutarria, EGURZEKO LEPOA etxola hondoa, Hauskoa mendia, ITHURROTCHE tumulua, BEHORLEGI mendebalde 4 harrespila, BEHORLEGI mendebalde 3 tumulua, BEHORLEGI mendebalde 1 - 2* harrespila, ILHARRE 1 - 2 tumulua, ILHARRE 3 harrespila, ITHURROTCHE etxola hondoa.
Lurraldeak Iparraldea.
Kategoriak EHMK.
images
Behorlegi
Behorlegi herriaren ingurutik ikusita ©inaxio

IM-HE norabidean luzatzen den gandor harritsua da mendi honen ezaugarri nabarmenena, izan ere 2 km.tik gorako luzera du karaitzezko ertz luze horrek, Apanizeko larreetatik hasi eta Olhazarreko ibarreraino. Honela, oso itxura desberdina erakusten du ikuspegiaren arabera: oso mendi zorrotza eta zaila ematen du Garazi aldetik begiratuta, zailtasun handirik gabekoa Irati aldeko errepidetik begiratuta. Arbailako mendialdeari dagokion tontorra da eta altuena ez izanagatik (Hauskoak berak metro batzuk gehiago ditu) bera da gehien nabarmentzen dena, Txindoki Aralar aldean bezala.
Ibilbide luzeak egin daitezke Behorlegi edo Mendibe herrietatik abiatuz gero, baina bada asfaltatutako bide pare bat Apanizera igotzen dena, 1000 m.tik gora. Bata Behorlegi aldetik dator Hauskoarekin lotzen duen Landerreko lepora eta bestea Mendibe aldetik abiatzen da, Armiagako hegi luzea zeharkatu eta Egurtzeko lepotik gertu paseaz. Neke handirik gabe egin daiteke Landerre nahiz Egurtze aldetik tontorrerako bidea, baina zuzenean igotzea baino hobe da Haritxarteko lepoa bilatzea lehendabizi, Mko gandorrean gora igotzeko gero, harkaitzari helduz nahiz larre errazetan gora. Ibilbide luzeagoa nahi izanez gero, hauxe duzue aukera polita: Mendibe - Armiaga - Egurtze - Haritxarte - Behorlegi tontorra - Landerre - Hauskoa - Behorlegi herria - Mendibe (6 ordu inguru).

Irudiak

**

***

***

***

***

****

***

****

***

***

**

****

***

***

****

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak

Behorlegi, Hauskoa

Aupa denak!
Behorlegi-ko tontorra, nere lehen mendi igoera zen.... 1982etan !!
Eta 2008etan, nik berriz etorri nintzen, emozio ekin.

Lehen aldikotz, Apanizeko leizea abiatu ginen ibilbide hori, eta gero Landerreko lepoa aise zeharkatu genuen.

Arbailako mendi hori, eta Hauskoa (hurbil-hurbila) egun bereko bisitatu ahal dute.
Ibilbide hau nahiko labur da, bainan bi tontorretik ikuspegi oso ederra da.

Egun batez, esperantza dut ezagutu txango luzeago bat inguruetan (Behorlegi- herriko abiatutan)

Gero arte.

La ruta a la cima

Sí existe una ruta clara para subir a la cima. Debemos de atravesar el pueblo de Behorlegi, bajar por la carreterita hacia el valle en dirección a la base de la montaña y justo tras cruzar un pequeño puente, torcer a la izquierda. Se pasa por varios caserios con hangares de ganado hasta llegar al último (Etxeberriborda, donde acaba el asfalto. Dejamos allí el coche. Por una amplio camino hacia la derecha continuamos junto al riachuelo. Lo cruzamos y unos metros más adelante, junto a una valla metálica que cierra un prado, nos fijamos a la derecha en un camino, bajo arbolado, indicado con un gran cairn. A lo largo de toda la ascensión, además de los cairns, iremos encontrando en las piedras unas marcas hechas con spray azul (si estamos atentos, no tiene pérdida).
A grandes rasgos, una vez salimos del arbolado, subimos por una cresta herbosa desde donde vemos las laderas de la montaña al otro lado del valle. El camino gana altura y tuerce hacia la izquierda, bajo un hayedo. Pasamos unos bordas y detrás de una de ellas (no despistarse en este tramo) el camino, ahora amplio y claro, continúa subiendo, hasta encontrarse por otro que viene por su izquierda. Continuamos por éste, siempre por el bosque, pasamos junto a otra borda y por fin, por terreno despejado, llegamos a un collado donde muere una carretera de montaña que viene de la otra vertiente. Seguimos a nuestra izquierda por una pista muy ancha que desaparece junto a un cercado para el ganado. Frente a nosotros, vemos una senda, señalizada con cairns, que va ganando altura rápidamente zigzageando por la ladera rocosa hasta llegar a un collado superior, en la cresta de la montaña, donde hay un cercado. Desde allí, primero por un pasillo herboso entre dos crestas rocosas y luego por la propia arista, llegamos a la cima. Insisto, la ruta es muy clara gracias a los cairns y señales de pintura azules, siempre y cuando salgamos del lugar apropiado.