Bagoandieta

Enviado por zuriain el 2009, Octubre 16 - 08:39.
Altitud 1109 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.627681, Y.4759672
WGS84 42.977127 N, -1.435418 E.
Nombres alternativos Larramun
Puntos de partida Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta-Gerendiain, Sorogain
Cerca MUGARRI trikuharria, GOITIKO OIHANA tumulua, Egietako gain mendia, San Saturnino eliza, Bizkarreta Gerendiain herria, Lintzoain herria, San Pedro eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Bagoandieta
Bagoandieta ©zuriain

Iretako Gainetik hegoaldera Adiren kateak altuera galdu eta larre zabalek ordezkatzen dituzte pagadiak. Erliebea ere leundu eta muino eta bizkar leunak jaisten dira Erroko mendaterantz, pinudi itxiz jantzita.
Iretako Gainarekin batera igotzen ohi dira mendixka hauek. Izan ere, Kizaungo lepoak elkartzen ditu Iretako Gaina eta Astobiako muino belartsua, bien igoera erraztuz. Astobiatik hego-ekialdera Bagoandietako gailurra dago, altuera eta eite beretsukoa, baina agian ikuspegi zabalxeagokoa. Bien arteko lepo zabalean Mugarriko trikuharria aurkituko dugu, zonalde honetako abeltzaintzaren garrantzia eta antzinatasunaren lekuko isila. Iparralderantz, Mearondo eta Ixpuluketa muinoak gelditzen dira. Azken honek errepetidorea dauka gailurrean.
Pista ugarik zeharkatzen dituzte larreak, herrien arteko komunikazioa zein aziendaren zaintza erraztuz. Hala ere, ingurune bakarti eta baketsua da... ehiza sasoitik kanpo, jakina.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes