AtxolinEnviado por Jose el 2005, Junio 9 - 22:18.
Tontorra ©Enezubi Irukurutzeta eta Kortazar IM-HE norabidea duen gandor luze batek lotzen ditu. Bertan kokatuta dago Atxolin, Kortazartik baino Irukurutzetatik gertuago. IMtik Iruia lepoak eta HEtik Aizkoin lepoak mugatzen dute. IEko isurialdeak Elgoibarko San Lorentzo bailarara begiratzen du. Tontorretik gertu pago-txara eta garosailak dira nagusi, eta beherako pinua. HM isurialdeak Soraluze aldera begiratzen du, eta landarediari dagokionez goikaldean garoa eta otea, eta beherago insignis pinua eta izaia aurkituko ditugu batik bat. Monumentu megalitiko asko dago Atxolin inguruan. Tontorrean bertan izen bereko trikuharri bat dago. Eta inguruan Gizaburua, Atxolin Txiki, Aizkoin eta Pagobedeinkatu tumuluak eta Iruia trikuharria. Guzti hauek, 16 monumentu batzen dituen Elosua-Plazentzia Megalito Gunearen parte dira. Tontorretik ikuspegi zabala dago HMrantz. Tontorreko zuhaitzek eztute IEra begiratzen usten. Oiz, Ganekogorta, Aramotz, Gorbea, Anboto, Udalaitz, Elgea, Zaraia, Urkila, Aloña, Aizkorri, Urbasa, Andia eta Aralar ikusten dira besteak beste.
Related nodes
[ibilbide] Trikuharrien Bidea,
[ibilbide] Trikuharrien bidea bizikletan,
[ibilbide] San Andresetik Atxolin eta Irukurutzetara,
[ibilbide] Marraskilo Tour 2009,
[ibilbide] Marraskilo Tour 2011,
[ibilbide] soraluze - gorla -soraluze,
|
Jaiotza
Urtero Gabonetan Soraluzetar batzuk Jaiotza dotore bat jartzen dabe tontorrian.