ArtxuetaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Artxuetako txartelontziak ©zuriain Aralarko ekialdeko tontor nagusiena da Artxueta eta ingurune ederrean dago: karaitza, pagadia, larreak... Aralarko paisaia azken batean. Gain aldeko pasaia ordea negargarria da: telekomunikazio antena eta eraikinez beteta dago eta asfaltatutako bide bat heltzen da bertara. Hegoaldeko muino batean, berriz, San Migel santutegi ospetsua dago eta asfaltatutako errepidea heltzen da bertaraino, Lekunberritik abiatuta. Bada porlanezko bide zabal bat ere Uharte-Arakiletik abiatuta errepide honekin bat egiten duena, tontorretik gertu. Santutegian, santuez gain, taberna handi bat dago eta, esan beharrik ez dago, auto eta jende asko biltzen da bertan jaiegunetan. Monumentu megalitiko ugari ere bada mendia inguratzen duten lepo eta bizkarretan.
Related nodes
[ibilbide] Baraibar eta Iribas .. Artxueta,
[track] Artxueta Uharte-Arakil aldetik,
[ibilbide] PR-NA-82: Iribas - Aralarko San Miguel,
[ibilbide] Artxueta eta Posteroko Haitz Ata ibarretik,
|
![]() |