Arranoaitz

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 878 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.556000, Y.4760350
WGS84 42.991882 N, -2.314346 E.
Abiapuntuak Brinkola, Zegama.
Gertu IRUMUGARRIETA tumulua, IRUMUGARRIETA II zista, OAMENDI trikuharria, MUÑAZORROTZ TXIKI tumulua.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Arranoaitz
Tontorra ©inaxio

Legazpi eta Zegama artean luzatzen den mendikate luzeko tontor garaiena da Arranoaitzena. Badira ordea kate horretan beste hainbat gain altuera beretsukoak, gandorrari 800 metrotik gora eusten diotenak, hala nola Elortxiki Hegoaldean eta Arripillata, Oamendi, Ollargain eta Otaño Iparraldean. Otaño pixka bat bereizita gelditzen da, baina gainontzekoen artean ez dago ez distantzia eta ez gora-behera haundirik, nahiz eta gain bakoitzak bere izena txartelontzia izan, eta erraz lotzen dira ibilaldi berean, bizkarrari jarraituz.

Elortxikin bada txartelontziaz gain aterpe polit bat, mahaiz inguratua. Arranoaitz eta Arripillata arteko lepoan, tumulu haundi bat eta zista bat ikus daitezke. Oamendin berriz, trikuharri batek osatzen du tontorra.

Irudiak

***

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

****

***

****

****

****

****

****

****

***

***

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

****

***

***

****

***

***

***

Lotutako orriak

Brinkolako misterioa...

Gaur goizean izan gara paraje eder honetan, \"Leazpiarrak\" idatziriko testuaren laguntza oparoarekin.
Brinkola-Zar baserria hartu dugu abiapuntutzat eta, 2 ordu t\'erdiko txango errazan, Arranoaitz, Arripillata, Oamendi eta Elortxiki (orden honetan) gainditu ditugu. Lau mendi egun batean igotzen dudan lehen aldia da.
Elortxikiko aterpea oso ondo dago, nahiz eta garbiketa merezi duen.
Brinkola ondotikan tunela dagoela jakinda, misterio izugarria da trenaren zarata goi larreetan entzutea...

Arranoaitz

Korostitik Lakiolara dagoen tontor hau ikusgarria da benetan. Arrolamendi baino lehen eskubialdera