Arraialde

mendiak (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1044 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.540257, Y.4735442
WGS84 42.768584 N, -2.509246 E.
Abiapuntuak Azazeta, Azazeta mt.
Gertu Santa María eliza.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak EHMK.
images
Arraialde
Tontorra ©inaxio
Irudiak

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

**

**

**

**

**

**

**

Lasai-lasai

Lasai asko. Sastraka baten ostean atzeko beharrak lasai egin nituen, nire oparitxoa uzte aldera. Beraz, ez larritu, ez da hainbesterako. Ertzaina jatorra zen, bai. Ez dakit orain "aldaketarekin" hori ere aldatu ote den, hala ere. Jon

Tontorra hesia topati gabe, nondik????

kaixo mendizaleok.
Jakin gura nikek, mendi honetara igotzeko zein arazo dagoen hertzaintzako hesiarekin, hau da, badakit Azazeta edo Zaita mendatetik aurrez-aurre aurki dezakezula, baina tontorrera irits zenezake? arazoak izan zenezake hertzainekin?. Beste biderik ba al dago hesi hau topatu gabe? adibidez Birgaratik? nondik? denborak?
Erantzungo duzuelakoan ondo izan.

hesia, nik gogoan

hesia, nik gogoan dudanagatik, mendebaldeko isurialdean gelditzen da, Azazeta nahiz Birgara aldetik joanez gero ez zenuke arazorik beharko, ez duzu pasa beharrik. ni bitan izan naiz eta bietan ibilbide bera egin dut, Birgaratik igo Hegoaldeko bizkarrera joanda eta Azazetako mendatera jaitsi Iparraldeko bizkarrari jarraituz, gero Itxogana eta Indiagana gainetatik pasata Birgarara itzultzeko. egindako azken ibilbidea erantsi diot orriari, bertan ikus dezakezu egin nuen bidea.

Eskerrik asko

Kaixo Inaxio.
Mila esker hire erantzunagatik, saiatuko naiz hik esan huan lekutatik. Aio.

Arraialde eta Kapildui

Arraialden ez dago hesirik zuk diozun aldetik joanda. Baina Kapilduira joateko bai. Azazetatik Berrozirantz ertzainen gunearen hesiarekin topo egiten duzu, ate nagusiarekin. Badirudi eskuinetik, amildegi moduko bat dagoenez, pasatzerik ez dagoela, baina badago. Eskuinera jo eta hesiaren kanpoaldetik jarraitu, gehiago ezin den arte. Orduan hesiaren gainetik ertzainen esparrura sartu eta segi hesiaren ondotik baina barrualdetik. Dorre batetik kontrolatzen zaituzte, baina ez dago arazorik, segi hesiaren ondotik berriro kanpoaldera irten arte, gehiegi gelditu gabe eta kito. Hesia zeharkatzeko erraz dago, hesia txikiagoa baita gune bi horietan.

Berroziko ate nagusira heldu nintzenean eta hesiarekin topo egin, ez nekien zer egin sartu ala itzuli, ez baitzen biderik ikusten ez ezker ez eskuin. Orduan zutabe baten gainean zegoen kamera bat mugitzen hasi zen, modu arraroan: niri begiratzen zidan eta ni begira nengoenean ezkerrera mugimendu bizkor samar bat egiten zuen, eta interkomunikagailu bat zegoen lekura begira geratzen zen. Bizkahiru aldiz egin ondoren, interkomunikagailu hori ikusi eta ulertu nuen kamera zerabilen ertzainak nirekin hitz egin nahi zuela, eta barrura sartu nintzen interkomunikagailuraino. Berak esan zidan nondik jarraitu eta esparruan sartu-irten arin hori egin nezakeela. Jon

puff, ertzain jatorra izango

puff, ertzain jatorra izango zen hura beharbada, baina ez dakit nik lasai ibiliko nintzatekeen kamarak zelatan ditudala jakinda! pasoa galarazi nahi ez bazuten, hobe zuten tarte handiagoa uztea.