Arlengo Harria

Enviado por zuriain el 2009, Julio 1 - 13:11.
Altitud 972 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.604373, Y.4768280
WGS84 43.058175 N, -1.719579 E.
Nombres alternativos Lengarria
Puntos de partida Leurtzako urtegiak, Orokietako mendatea, Eltzaburu
Cerca ZUMARDENA trikuharria, PITXORTZARKO GAÑA 3 trikuharria, PITXORTZAR 2 erdi trikuharria, PITXORTZAR 1 ekialde trikuharria, LEURZA zutarria, MUGASORO trikuharria, Soratxipi mendia, Elkarrikoa mendia, Aizarbil mendia, Otsarte mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Arlengo Harria
Arlengo Harria ©zuriain

Leurtzako urtegiak inguratzen dituzten gainetatik ezezagunena dugu Arlengo Harria, baina horrek ez du erran nahi mendi interesgarria ez denik. Pagadi zabalen itzala, haren inguruetako monumentu megalitiko ugariak, bide zoragarriak... baita ohiko ibilbideetatik apur bat aldentzeko plazerra ere.
Inguruko mendiak ez bezala, Arlengo Harria lapiaz neketsu batez estalita dago. Ez dago, beraz, bide zehatzik gailurrera iristeko, eta harkaitzez harkaitz ibili beharko dugu tontor bikoitzeraino. Hegoaldeko gailurrak oso ikuspegi mugatua du, basoak ia erabat estaltzen baitu. Iparraldekoa irekixeagoa da eta gertuko mendiak ikusi ahalko ditugu bertatik.
M. Belaskoren hiztegian irakur dezakegu mendi honen izena "Arri-leun" elkarketatik etor litekeela, edo bestela "Erlaun" hitzetik ere, inguruan erleentzako toki egokirik sumatzen ez den arren.

Imágenes

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***