ArkaitzEnviado por Jose el 2005, Junio 9 - 22:18.
Ekialdeko lepotik ikusita ©inaxio Aloña mendikateko bigarren tontor altuena da, Butreaitzen ondoren. Bi tontorrak bereizten dituen lepoak Aitzesare (Aitzarrate edo Aitzezarte) du izena eta 1213 m.tako altuera du. Arkaitzengandik oso hurbil, Errikoaitza edo Urrabiatza (1263 m.) izeneko tontor txiki bat dago, buzoi eta guzti. Arkaitzen iparraldean, Aginaga zelaigunea bat dago. Udana edo Barrendiolatik irits daiteke Aginagara, eta bertatik Aitzesare lepora igotzen den bidezidor bat dago. Arkaitzen hegoaldean, Duru izeneko sakonune bat dago. Artzai txabola ugari dago bertan.
Related nodes
[ibilbide] Paraíso visual en Aloña,
[ibilbide] Aloña Brinkolatik,
[ibilbide] Arantzazu-Arkaitz-Buetraitz-Arantzazu,
|