Almanzor

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2592 m
Sistema Gredos
Ubicación ED50 30T X.304684, Y.4457827
WGS84 40.246238 N, -5.297605 E.
Nombres alternativos Pico del Moro Almanzor
Puntos de partida La Plataforma
Cerca .
Provincia Avila.
Categorías EHMK.
images
Almanzor
Gertuko planoa, ohiko igoerako kanala agerian duela ©inaxio

Almanzor da Gredos aldeko tontor garaiena eta hara joandako mendizaleen grina handiena. Gredoseko zirko ikusgarriaren buruan dago eta berak deitzen du gehien bisitarien arreta. Bere oinean, antzinako glaziarrak eratutako zirkuaren erdian, Laguna Grande izeneko iboia eta, haren ertzean, Elola aterpea. Granitozko gandor itzelek inguratzen dute zirkoa eta horrek oso izaera berezia ematen dio inguruari, apartekoa. Zirkorako sarbidea erraza da: Plataformatik abiatzen den estrata zabala jarraitu besterik ez dago, Barrerones aldera igo eta aintzira aldera jaistea aski da. Galtzerik ez dago, bidea ederki sakonduta dago hainbeste bisitariren hankapean.
Almanzorrek berak ez du ordea halako erraztasunik eskaintzen. Ohiko igoera aterpearen ingurutik abiatu eta Portilla Bermeja aldera abiatzen da, baina aldaparen erdian eskubira jo eta Portilla del Crampon izeneko lepora jotzen du, haitzean gatazka eginez tontor estura heltzeko. Badira bide errazagoak, baina hauxe da denetan laburrena eta erabiliena, Elola aterpeaz baliatuta.

Imágenes




****

*****



****


***

***

****

****

***