Ibilbideak

Lurraldeak

Ibilbide mota

zuriain-k sortua, 2012, urria 27 - 10:57
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Aritzaleta
Eskema Mendizelaia igotzeko ibilbide erraza. Behin gailurrera iritsitakoan, guk biderik gabe jarraitu genuen, eta ibilbidea toki deseroso batzuetan barrena pasatuko da. Hori saihestu nahi izanez gero, etorritako bidetik itzuli besterik ez duzue.
zuriain-k sortua, 2012, urria 27 - 10:40
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Zanduetako pista
zuriain-k sortua, 2012, urria 26 - 18:49
ABIAPUNTUA Beorburu

Zirkularra. Bagadixarko gailurrak ez du askorik merezi. Igoz gero, hobe duzue etorirtako bidetik itzuli, Bagadixar eta Arizbakar mendien arteko arroila apur bat deserosoa baita. Angaitzako trikuarria eta San Bartolomeko ermita ere bisitatuko ditugu, Arangaitzetik jaitsitakoan.

zuriain-k sortua, 2012, urria 25 - 13:30
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Ziaurritz
zuriain-k sortua, 2012, urria 25 - 13:25
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Anozko errepidea
JFdeA-k sortua, 2012, urria 20 - 15:36
ABIAPUNTUA Arnotegipeko aparkalekua
Eskema Arnotegi-Igertu-Pastorekorta-Pagasarri-Ganeta-Sasiburu-Gangoiti-Arraiz-Uretamendi-Iturrigorri-San Antonio parkea-San Justo-Arnotegi

Arnotegipeko aparkalekutik abiatu gara. Bertotik tontorrera jo dugu aztarnen bila. E.rako norabidean. Aztarnak gainditu E.rantz Igertu aparkalekura. Aparkaleku honetatik Pagasarrirako ohiko bidetik gora.
Atzere bere E.ra Pastorekortara. Bertotik M.rako norabidean Pagasarri tontorrera. Norabideari eutsiz Ganetara eta Sasiburura. Tontor honetatik Gangoiti lepora, eta hemendik Arraizera, hurrengo aztarnetara.
E.rantz jaitsi gara Bilboko Uretamendi auzora, eta beherago Iturrigorriraino. Bertotik gora San Antonio Parkera eta norabideari eutsiz San Justora, eta hemendik abiapuntura.

inaxio-k sortua, 2012, iraila 9 - 22:25
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Sunbilla
Eskema Sunbilla - Aizkolegi - Bertiz - Legasa - Doneztebe - Sunbilla

Pista zabaletan barrena doa ibilbidea gehienean, baina baditu bere zailtasunak.

Igoeran, zuzenean Bertizko barrutian sartu beharrean pista berari jarraituz, aldapan ezkerretara egin (borda bat dagoen bidegurutzean) eta bizkarrera jotzen du, Paretazar gainaren mendebaldeko lepora (Iparleko lepoa). Handik aurrera ere tarteko gainetako bideak zakarrak eta aldapatsuak dira, oinak lurrera lotuta igo beharrekoak gehienean.

inaxio-k sortua, 2012, iraila 2 - 21:10
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Anotz
Eskema Anotz - Beasoain - Egillor - Saldise - Ultzurrun - Artetako iturburua - Artetako gatzaga - Arteta - Senosiain - Ollo - Iltzarbe - Anotz

Olloko bailarako herriak lotzen dituen oinezko bidea. Mendiko bizikletaz egin daiteke %98an, nahiz eta bidea zakarra izan tarte batzuetan eta estua beste batzuetan (sasiaren igurtziak, tarte amiltsuak), gora-behera txikia da. Arrastoa ez da pasatzen Anotz-etik (ez nuen uste bailara berekoa zenik!), baina gertutik abiatzen da. PR NA-170 bideari jarraitzen dio gehienean, nahiz eta bukaera aldean pista zuzenagoak aukeratu (Senosiaindik Anotzera). Ondo seinalatuta dago, baina arreta jarri behar da, bidegurutze ugari dagoelako tartean.

Jose-k sortua, 2012, abuztua 20 - 08:35
Kategoriak Bedia
ABIAPUNTUA Ereño (Bedia)
Eskema Ereño – Mandoia – Ereño
Jose-k sortua, 2012, abuztua 5 - 16:19
Kategoriak Galdames
ABIAPUNTUA Peñas Negras
Eskema Peñas Negras – Cerrillo lepoa – El Sauco – Urallaga kobazuloa – Muniziaga – La Elvira – Peñas Negras

Grumeran mendietan duela urte batzuk izan ziren meatzaritza jardueren aztarnak ezagutzeko aukera eskaintzen dizkiguten markatutako 7 ibilbide abiatzen dira Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentrotik. Horietako bat da oraingoan proposatzen dizuedana. “Burdinaren bidea” edo “Goialdeko ustiaguneak” izena du, eta kolore moreko margoz seinaleztatuta dago. El Sauco eta La Elvira meatzari guneez gain, Urallaga kobazuloa eta bere barnean dagoen Magdalena ermita ere bisitatuko ditugu.