Rutas

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por ietxaburu el 2017, Mayo 8 - 11:02.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Logibar (Zuberoa)
Esquema Logibar-Holtzarteko zubia-Ardaneko etxolak-Otxogorrigaina-Pistako etxolak-Holtzarteko zubia-Logibar

Autoa Logibarren (400 m.) utzi eta gorantz, Oltzarteko arroila zeharkatzen duen zubi fotogenikora iritsiko gara. Zubiaren beste aldetik jarraitu igotzen eta Larrañetik datorren pistarekin bat egitean (ordu bete), bertatik jarraitu eskubitarantz (mendebalderantz) ordu erdiz eta ezkerretara gorantz doan “Pista”ko bidera iritsiko gara. Metro batzuk aurreraxeago, 3 edo 4 auto aparkatzeko lekua dagoela ikusiko dugu (Larrañetik autoz etor liteke) eta beste metro batzuk aurreraxeago, gorantz doan bidea hartuko dugu (775 m.).

Enviado por Jose el 2017, Abril 8 - 09:14.
Categorías Burgos
ABIAPUNTUA Santiago iturriko aparkalekua
Esquema Santiago iturria – otsozulo berria – Delikako ur-jauziko behatokia – otsozulo zaharra – Las Paúles kobazuloa – Santiago iturria

Santiago iturriaren inguruko aparkalekutik abiatuta, trafikoari itxita dagoen bide zabal batek Delikako ur-jauziko behatokira eramaten du. Itzulera pagadian barrena doan bidezidor polit batean zehar egin daiteke, tartean Las Paúles kobazuloaren ahoa bisitatuz.

Enviado por Jose el 2017, Marzo 5 - 11:00.
Categorías Abanto-Zierbena, Zierbena
ABIAPUNTUA Villanedo

Montañoren hego-ekialdean, autopista gainetik zeharkatzen duen zubiaren inguruak dira ibilbide honen abiapuntua. Igoerak bi zati ditu: aurrena, tarte batzuetan porlanezkoa eta beste batzuetan hartxintxarrezkoa den bide bat jarraitzen da; gero, bidezidor estu eta aldapatsu batean zehar igotzen da tontorreraino. Laburra da, baina pikoa bigarren zatian.

Enviado por Jose el 2017, Febrero 19 - 10:58.
Categorías Barakaldo
ABIAPUNTUA Basatxu eta Santa Ageda arteko errepidea
Esquema Basatxu eta Santa Ageda arteko errepidea – Arrolatza

Basatxutik Santa Agedara doan errepidetik, Santa Ageda baino 400 m inguru lehenago, porlanezko bide bat abiatzen da. Toki hau da ibilbidearen hasiera puntua. Bide honek iparralderantz jotzen du aurrena, eta pixkanaka altuera hartzen du, aldi berean ezkerretara eginez. La Llana bezala ezagutzen den muinoa inguratzen da.

Enviado por Jose el 2017, Enero 29 - 22:15.
Categorías Aiara, Amurrio, Burgos, Urduña, Urkabustaiz
ABIAPUNTUA Lendoño Goitia
Esquema Lendoño Goitia – Iturrigorri – Bedarbide – Solaiera – Txolope – Txarlazo – Urduña mendateko errepidea – Santiago – Delikako ur-jauzia – Bertzeta – Bagate – Barrerilla mendatea – Beratza – Aloria

GR 123 Bizkaiko Biraren 11. etapa bezala aurkezten den hau ez dago beste etapetako ibilbideei lotuta. Araba eta Burgoseko lurrek inguratuta eta Bizkaiko gainontzeko herrietatik bereizita dagoen Urduña eta inguruetako mendiak dira etapa honetan zeharkatzen direnak. Hortaz, gainontzeko etapen segidaren edozein unetan egin daiteke bertara jauzi, eta Orozkotik pasatzean egitea proposatzen da, Gorbeiako eta Arrolako etapen artean, gertutasunean oinarrituta.

Luzea. Oso luzea da etapa hau. Birako luzeena. Baina horretaz aparte, ibilbidea xamurra da. Urduñako auzoa den Lendoño Goitiatik abiatzen da, eta Urduñako bailara mugatzen duten Gorobel mendikateko zenbait tontor, Santiago mendia, eta Gibijo mendikatearen mendebaldeko ertza zeharkatuta, Arrastariako Aloria herrixkara jaisten da.

Behin mendi-gaina harrapatzen denetik aurrera mendi-hertza jarraitzen da ibilbide guztian zehar. Tartean tontor askotatik igarotzen da: Gorobel mendikatean Iturrigorri (Tologorri bezala ezagunagoa dena), Bedarbide, Solaiera, Txolope eta Txarlazo; Santiago mendia; eta Gibijo mendikatean Bertzeta, Bagate eta Beratza. Baina gorabeherak txikiak dira, eta beherantz gehiago gorantz baino, tontorrik altuenak ibilbidearen hasieran baitaude, eta aurrera egin ahala pixkanaka-pixkanaka altuera galtzen da.

Jarraitu beharreko bidezidorrak oso garbiak dira gainera, uneoro mendi-ertza jarraituz, esan bezala. Hortaz, luzeraz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Baina bada kontutan izan beharreko beste kontu bat, udan batez ere. Iturri bakarra dago ibilbide osoan, eta hasieran dago gainera, Iturrigorri iturria. Ibilaldi osorako ura aldean eraman behar da beraz.

Enviado por inaxio el 2017, Enero 1 - 12:05.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Leaburu
Esquema Leaburu - Erroizpe - Lagarte - Gazteluko Harkaitza - Arburu - GR9 - Gaztelu - Leaburu

Ibilbide ederra, Lagarteko gain guztiak igo eta Leaburu eta Gazteluko hainbat bazter ezagutzeko. Lau gainetara igotzen da bidea, baina gora-behera txikia da guztietan.

Arreta jarri beharra dago halere Gazteluko Harkaitzaren igoeran, xenda egokia atzeman eta eta tontorreko haitz-mutur zorrotzen artean ibiltzeko (ez igo hara umeekin).

Luzetxo iritziz gero Gaztelutik abiatu zaitezkete, bada bide egoki bat (PR) Erroizperen Mendebaldeko bizkarrera eramango zaituztena.

Enviado por inaxio el 2016, Diciembre 24 - 12:00.
Categorías Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Villabona
Esquema Villabona - Aranerreka - Artzelus - Portaleta - Donezizili - Loatzo - Portaleta - Alustiza - Troskaerreka - Aranerreka - Etxeondo - Villabona.

Zailtasunik gabeko ibilbidea, aldapa berarena ez bada. Bide nabarmen eta pista zabaletan barrena doa gehienean.

Villabonatik Amasako errepidean gora egiten du lehendabizi baina, egia esan, ez dago tarte horretan zer-ikusi handirik; Aranerreka aldetik igotzea hobe, jaitsierako bide bera erabilita.

Alustizan bada taberna eta iturria, atseden hartu nahi izanez gero.

Enviado por inaxio el 2016, Diciembre 7 - 17:52.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Urkizu
Esquema Urkizu - Lizarbakarra - Herniozabal - Uraitz - Aizpel - Ernio - Urkizu.

Herniozabalgo igoera eta aurreragoko ibilbidearen zati bat GRaren arrasto zuri-gorriei jarraiki egiten da gehienean. Arrasto honek ordea Aizpel gaina saihestu egiten du, beraz, tarte horretan, arrastoa utzi eta bizkarrean gora egin beharko dugu.

Zelatundik itzultzeko, berriz, beste GR bati jarraitu behar diogu zenbait kilometrotan, baina halako batean, bidegurutze batean, GRa utzi eta aldapan gora egin beharko dugu, Bidaniako bidea utzi eta Urkizu aldeko pistara igotzeko.

Enviado por inaxio el 2016, Noviembre 2 - 20:17.
Categorías Asparrena
ABIAPUNTUA Lezea (Ilarduia)
Esquema Lezea - Artzanegi - Umandia - Albeiz - Lezea

Lezearen inguruko aparkalekuetatik abiatu eta GRaren arrastoak jarraituko ditugu Mendebaldera, hariztiaren itzalean aurrera egiten duen basa-pista zabal batetik. Basotik atera eta larre eremu txiki batera helduko gara laster. Erne hemen, ze ez erraza arrasto egokia jarraitzea: IEra jotzen du eta harripila eta marka zuri-horiz markatuta dago. Hasiera honekin asmatuz gero errazago jarraituko dugu gora egin ahala, arrastoa nabarmena baita.

Enviado por inaxio el 2016, Octubre 19 - 19:59.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Beunda parkea
Esquema Beunda - Añarri erreka - Iramendi - Atabarrate mt. - Allaitz Txiki - Allaitz - Imeleku - Aratz - Sandrati - Añabaso - Beunda.

Beundako aterpearen ingurutik Hegoaldera luzatzen den bizkarrari jarraitu eta mahaien artetik pasata puntu horiz markatutako arrastoa bilatu behar dugu lehendabizi, Añarri errekara jaisteko. Hura zurezko zubi baten gainetik gurutzatu eta puntu horizko arrastoa bilatu behar dugu beste aldean, pistara igo eta hari 50 bat metrotan behera jarraituz. Iramendiren igoerari ekingo diogu arrasto horren laguntzaz, pagadian gora.