Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2018, abendua 7 - 08:35
Kategoriak Artzentales, Sopuerta, Garape
ABIAPUNTUA Alen
Eskema Alen herrixka – trenbidea – Alen – mehatzeak – trenbidea – Alen herrixka

XIX eta XX. mendeetan zehar bere barrunbeetatik burdina eta kobrea ateratzen zuten meatze ustiapenen lekuko izan zen Alen mendia, Enkarterrietako beste hainbat bazter bezala. Garai hartako zenbait aztarna ikusteko aukera ematen du ibilaldi honek. Abiapuntu eta helmuga duen izen bereko herrixka ere orduan sortu zen, meatzarien bizileku izan zedin.

Jose-k sortua, 2018, urria 26 - 17:02
Kategoriak Dima
ABIAPUNTUA Baltzola
Eskema Baltzola – Garaio – Baltzola kobazula – Abaroko tunela – Baltzola
Xabiaram-k sortua, 2018, urria 23 - 21:58
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Martin (Amezketa)
Eskema San Martin (300m) - Larrondoa (700m) - Artubi (1263) - Urakorri - Beoin - Aldaon (1409m) - Aintziriko Ordeka - Amezketa erreka - Burutzuzingo meatzeak - Ollarkan - Andreona - San Martin

Ibilbide hau 300 metroko garaieran dagoen Amezketako San Martinetik abiatzen da, lehen kilometroa Altunegi auzoko bidean egiten da, orduan gurutzebidean erdian dagoen senda hartzen da Larrondoa (700m) aldera, hemen gainean trikuharri pare bat ikusi ahalko ditugu bidetik oso hurbil.

Xabiaram-k sortua, 2018, abuztua 29 - 21:47
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Kontienda
Eskema Kontiendako Eski Estazioa(1.680m)-Añelarra (2.360m)-Pescamou Lepoa (1.918m)-Kontiendako Eski Estazioa

Añelarra mendira ibilaldia Kontiendatik.
Txangoa Kontiendako Eski Estazioko aparkalekutik abiatzen da (1680m),
http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92373.jpg
eta lehen zatia eski pistetatik bertatik egiten da Kontiendako putzuraino (30min.) ekialderako norabidean.
http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92372.jpg
Putzu honetan bertan hego-mendebalderako norabidea hartzen dugu eta horri jarraitzen diogu 1900m. inguruko garaiera iritsi arte (30 min.)

Xabiaram-k sortua, 2018, abuztua 22 - 21:26
Kategoriak Izaba
ABIAPUNTUA Belaguako Bazterra
Eskema Belaguako Bazterra (1.000m)-Ezkilzarra-Belaguako Aterpea(1.400m)-Uturrotx-Kortaplanako Iboia-Lakhura(1.877m)-Kortaplana tontorra-Arrakogoitiko Lepoa(1.400m)-Juan Pito Ostatua-Belaguako Bazterra(1.000m)

Egun erdiko itzulia (5 ordu) Belagua eta Lakhura artean.

ietxaburu-k sortua, 2018, abuztua 21 - 19:16
ABIAPUNTUA Belaguako aterpe etxea (orain itxita)
Eskema Belaguako aterpetxea-Intzolako lepoa-Hoya Portillo de Larra-Larreriako lepoa-Paso Zemeto-Belaguako aterpetxea

GR-12 ibilbideak, Euskal Herriko ur mugaren ibilbidea izan behar lukeenak, gaur egun Nafarroako zatia soilik dauka homologatua eta ibilbide honetako 9. etaparen deskribapena da ondorengoa: Belagua – Belagua.

ietxaburu-k sortua, 2018, abuztua 21 - 14:27
ABIAPUNTUA Sorteny parkeko aparkalekutik
Eskema Sorteny - Lac de l'Estanyó-Pic de l'Estanyó - Riu de Sorteny - Sorteny

Ordinotik gorantz doan errepidetik “El Serrat” deritzon hauzoa igaro eta 300 bat metrora, errepideak ezkerretara biratzen duen lekuan, eskubitara beste errepidetxo bat ateratzen da “Sorteny” seinalatuz. Hartu azken hau, eta km batera parkeko aparkalekua dago (1.785 m).

Xabiaram-k sortua, 2018, abuztua 20 - 20:53
Kategoriak Izaba
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea
Eskema Belaguako Aterpea (1.400m)-Bortuzko-Aniberkandia saroia-Anaie edo Intzolako Lepoa (2.000m)-Urtets Gaina-Lhurseko Lepoa-Hiru Erregeen Mahaia (2.445m)

Kaixo lagunak larunbatean (08-11) mendi honen tontorrerainok igo nintzen.

ietxaburu-k sortua, 2018, abuztua 20 - 13:24
ABIAPUNTUA Arinsal (Andorra)
Eskema Arinsal, Coma Pedrosa aterpetxea, Coma Pedrosa tontorra, Pla de l'Estany, Arinsaal

Arinsal izeneko eski estazioan aparkatu (1.570 m) eta erreka-tartea ezkerretara dugula, etxe guztien gainaldetik, mendebalderantz eta GR-11 zeharkaldiko marra zuri-gorriak lagun dituen bidea hartuko dugu.

inaxio-k sortua, 2018, uztaila 2 - 19:51
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Hiriberri
Eskema Hiriberri - Berastegiko harratea - Madalen - Olazabal - Aritzabal - Urbarango harratea - Hiriberri.

Ibilbide ederra iruditu zait, Madalengo gandorrekoa bereziki, baina baditu bere zailtasunak ere.