Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2021, Diciembre 23 - 21:42.
Categorías Bizkaia, Eibar, Gipuzkoa, Markina-Xemein
ABIAPUNTUA Usartza
Esquema Usartza – Akondia – Garagoiti – Kalamua – Maxeko iturria – Usartza

Usartzako atsedenlekutik abiatuta, ibilbide zirkular bat eginez, Akondia, Garaigoiti eta Kalamua kateatzen dira. Itzuleran, aurreneko bi mendiak mendebaldetik inguratzen dira, gorabehera gutxirekin.

Enviado por Xabiaram el 2021, Noviembre 13 - 18:01.
ABIAPUNTUA Ermua
Esquema Ermua-Artarrai-Urko-Ixua-URKO (795m)-Elorreta-Ermua

Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.

Ibilaldia Ermuako herrian bertan abiatzen da. Nik Osasun-etxearen inguruan aparkatu nuen, eta hortik gora ekin Elorreta bideari jarraituz. Herritik irten eta berehala lehen bihurgunean senda bat hartuko dugu ezkerretara. Hemen Artarrai aldera daraman senda estu eta maldatsu bat abiatzen da, ez du aparteko arazorik, senda estua da baina garbi dago.

Enviado por inaxio el 2021, Octubre 31 - 19:08.
Categorías Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas
Esquema Eskas - Eskaspeko erreka - Artikutza - Trenbide zaharra - Eskas.

Ibilbide erraza eta oso ezaguna, bai Eskasetik Artikutzara jaisten den bidea eta bai trenbide zaharrari dagokion tartea; ibiltari askorekin egingo duzue topo eguraldi oneko edozein asteburutan. Ederra da bai bidea bera eta bai ingurunea. Basoan barrena doa gehienean eta ondo seinalatuta egoteaz gain ibiltarien joan-etorrien ondorioz xenda oso nabarmenduta dago.
Badira bidean hainbat gune aipagarri: Erroiarri urjauzia, duela gutxi hustutako urtegia, Artikutza auzoa, errotarrien harrobia, Euskal Herriko lur zaharrenak gordetzen dituen pasartea, trenbide zaharra...

Enviado por Xabiaram el 2021, Octubre 3 - 13:35.
Categorías Izaba
ABIAPUNTUA Bagomalta
Esquema Bagomalta-Antxomarro-Larreriako lepoa-Ukerdiko saroia-UKERDI (2252m)-Larrako Ateak-Lintzolako zeharbidea-Erretaitzeko senda-Bagomalta

(2021-08-18)
Egun pasako mendi ibilaldia Erronkariko Euskal Pirineotan.
4 ordu t'erdiko igoera + 1 ordu t'laurdeneko atsedena + 3 orduko itzulera.

BAGOMALTA
Egun pasako erronkaren hasiera puntua. Bertan autoa uzteko tokia dago eta baita atseden-gune bat taberna batekin. Pagadi txiki baina xarmangarri batek inguratzen du lekua.

ANTXOMARRO HAITZULOA/LARRERIAKO LEPOA

Enviado por Xabiaram el 2021, Septiembre 20 - 22:04.
Categorías Izaba
ABIAPUNTUA Arrako
Esquema Arrako-Larrondo-Keleta-Ezkieta-LAKARTXELA-Binbaleta-Lapatia-Arrako

(2021-08-19)
Egun pasako mendi ibilaldia Belaguako Euskal Pirineotan.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedena + 2 ordu t'erdiko jeitsiera.

ARRAKO
Arrako izango da gaurko egunpasaren abiapuntua. Auto gutxi batzuk uzteko tokia eta informazio panel batzuk daude bertan.

OIHANA
Hasierako senda Larrondoko lepora igotzeko ekialdetik doana hartuko dugu, bestetik jeitsiko gara arratsaldean. Pagadi-Izeidi handi batean gora egiten da bidea, eta malda hasiera tartean etzan samarra bada ere aurrera egin ahala gogortzen doa. 600m inguruko desnibela gainditu beharko dugu.

LARRONDO

Enviado por Jose el 2021, Mayo 23 - 22:34.
Categorías Araba, Bizkaia, Gordexola, Okondo
ABIAPUNTUA Arantzazu baserria
Enviado por Jose el 2021, Mayo 15 - 16:01.
Categorías Abadiño, Bizkaia
ABIAPUNTUA Urkiola
Esquema Urkiola – Asuntze – Urkiolagirre – Urkiola
Enviado por inaxio el 2021, Abril 12 - 18:33.
Categorías Andoain, Gipuzkoa, Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Otieta (Andoain)
Esquema Otieta - Plazaolako Bide Berdea - Praixkuren borda - Ameraungo kanala - Oindolar - Ameraungo kanala - Mandabieta - Txertueta - Unanibiko zubia - Otieta.

Oso ibilbide atsegina eta erraza da, tarte luze batean Ameraungo ubidearen bazterretik doana, ubide hauen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera ematen duena. Oindolarreko igoera aukerakoa da, ez da PR bidearen berezko zatia, baina neke handirik ez dakarren igoera da. Otietako aisigunea leku jendetsua izaten da eguraldi ona denean; bada aparkalekua bertan, eta hainbat panel didaktiko ere bai uraren ustiaketaren inguruan.

Enviado por Jose el 2021, Abril 11 - 19:32.
Categorías Bizkaia, Dima
ABIAPUNTUA Artaun
Esquema Artaun – Urtemondo – Artaun
Enviado por Xabiaram el 2021, Abril 11 - 12:53.
Categorías Berastegi, Elduain, Gaztelu
ABIAPUNTUA Elduain
Esquema Elduain-Aitzunaldeko lepoa-Lagarte-Arburu-Gazteluaitz-Lagarte-Erroizpe-Elduain

(2021-04-05) Arratsalde pasako mendi ibilaldia Tolosaldeko mendietan.
3 ordu t'laurdeneko iraupena.

Ibilaldia Elduain herrian abiatzen da, bertan aparkatzeko bazter bat erraz topatuko dugu "Tolosana Mandriladora" lantegiaren ondoan.