Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2019, azaroa 2 - 09:40
Kategoriak Aiara, Urduña
ABIAPUNTUA Belandia
Eskema Belandia – Babio – Belandia
Jose-k sortua, 2019, urria 2 - 22:06
Kategoriak Zalla
ABIAPUNTUA La Brena atsedenlekua
Eskema La Brena – Espaldaseca – Somokurtzio – Rioia – Las Rigadas – La Brena
inaxio-k sortua, 2019, iraila 16 - 20:51
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Endarlatsa
Eskema Endarlatsa - Berreuko Gaina - Illasmendi - Eskolamendi - Zalain - Endarlatsa
inaxio-k sortua, 2019, iraila 2 - 20:17
ABIAPUNTUA Hiriberri
Eskema Hiriberri - Oilokiate lepoa - Berrendi - Atakaxarreta - Lizarretagoiena - Hiriberri.

Ibilbide erraza gehienean. Hiriberritik abiatzean GR baten marra zuri-gorriei jarraitzea aski da Oilokiateko leporaino. Oilokiate eta tontorra bitarteko tarte horretan da zailena: gandorrean arkaitza oso irregularra da eta bide arrasto egokia aurkitu ezean ez da tarte erosoa, besterik gabe. Tontorraren ingurua ere nahiko hautsia da eta asun ugari dago. Jaitsierako bidea pista zabal bat da, ez da oso xarmangarria.

Xabiaram-k sortua, 2019, abuztua 31 - 17:55
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Irauko Lepoa
Eskema Irauko Lepoa-Irauko Tuturrua-Aranohegi (1293m)-Errozate (1345m)-Aitzgarateko Lepoa-Atxilondoko zohikaztegia-Irauko Lepoa
Xabiaram-k sortua, 2019, abuztua 31 - 17:49
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Iratiko aintzira
Eskema Iratiko aintzira-Saroberri-Burdinkurutxeta Lepoa-Mendibeltz (1411m)-Sardeka-Arthanolatze (1530m)-Harsudurra-Iratzabaleta Lepoa-Iratiko aintzira
Xabiaram-k sortua, 2019, uztaila 29 - 19:39
Kategoriak Zegama
ABIAPUNTUA Otzaurte
Eskema Otzaurte-Zabalaitz-TXURRUKOPUNTA-Unamendi-Beunde-Añabaso-Arkaungaina-Otzaurte

Arratsalde pasako mendi ibilaldia.

Abiapuntua Otzaurteko mendatean bertan, Bentaren ondoan dagoen aparkalekuan eta Aratz-Aizkorri Parke Naturalerako sarreran.

Lehenik Antzuzkar mendiskatik Zabalaitz (868m) aldera daraman senda hartuko dugu, bidea hasieran pagadian barrena egiten da eta Garagartza aldetik datorreen errekastora iritsitakoan 150 bat metroko desnibela duen malda igoko dugu zelai eta garo arteko sendan Zabalaitzeko harkaitzaren tontorreraino. Bere oinetan trikuharri bat ere badago, "Garagartza" izenekoa.

Xabiaram-k sortua, 2019, uztaila 28 - 11:17
Kategoriak Ameskoabarren
ABIAPUNTUA Artaza
Eskema Artaza-Ekaitza-Dulantz-Urguntza-Igarate-Artaza

(2019-07-22) Egun pasako mendi ibilaldia Ameskoak eta Urbasako mendietan.
6-7 orduko ibilaldia.

Ibilbidea Artaza herriaren ondoan dagoen kanpinean abiatzen da, hemen Artazara doan bideska hartu eta herrirra iritsitakoan mendian gora egiten duen "Artaza-Lizarragako mendatea artzain bidea" jarraituko dugu, tartea hau da eguneko maldatsuena, 500 metro inguruko desnibela gainditu behar da. Bidea ona da, behealdean harritsuagoa eta goialdean behin pagadian sartuta lurrezkoa, honela iristen gara bargaren gainera (1050m) ordubete luzeko ibilaldia eginda.

ietxaburu-k sortua, 2019, ekaina 10 - 20:15
ABIAPUNTUA
Eskema Brinkola-Biozkorna lepoa-Aloña mendikatea-Biozkorna-Brinkola

Brinkola herritxotik aurrera jarraituko dugu autoz, Barrendiola urtegiraino eta urtegiaren horma ondoan aparkatuko (544 m.). Horma zeharkatu gabe, urtegia ainguratzen duen pistatik abiatuko gara, urtegia eskuinetara dugula, 5/6 minutura, pista hau utzi eta ezkerretara gorantz doan bidea hartuko dugu. Bidea erosoa da eta eta hegoalderanzko norabidea jarraituko du 50 bat minutuz eraikin txiki bateraino (780 m.). Hemen erne. Eskuinetara gorantz eta ustez bide nagusia dena utzi eta eraikinaren atzealdetik ezkerretara eta maldarik gabeko bide zidor bat hartu behar da.

inaxio-k sortua, 2019, maiatza 4 - 12:36
Kategoriak Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas (Oiartzun)
Eskema Eskas - Artikutza - Izu - Pagolleta - Bidango Gaña - Eskas.

Oso ibilbide ederra iruditu izan zait beti eta behin baino gehiagotan egin dut. Bidezidorretan barrena doa ia beti, basoan barrena gehienetan eta Artikutzatik Izuerako aldapa kenduta, zailtasun gutxiko bidea da. Bidea zaildu nahi izanez gero arrastoak bazterrean uzten dituen gainak ere bisitatu daitezke: Pagolleta, Bidango Gaña eta Bianditz bera.