Ibilbideak: Mendiko bizikletaz

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2007, apirila 14 - 11:33
Kategoriak Araba, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arlaban mendatea
Eskema Arlaban - Landa - Usako atxa - Albiturri - Arlaban

Mendi bizikletarentzako den ibilbide honek, Arlaban mendatetik abiatuta Elgeamendi mendikatearen mendebaldeko bi tontor lotzen ditu, Usako atxa eta Albiturri, igoerakoaren ezberdina den bide batetatik Arlabanera itzuliz. Aldapa gogorrak daude tarteka, bai gora eta baita behera ere, behin baino gehiagotan oina lurrean ipintzea behartuko gaituztenak, baina ibilbide polita eta entretenigarria da.

Jose-k sortua, 2006, maiatza 13 - 21:41
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Altsasu
Eskema Altsasu - San Adrian - Olderiz - Dulantz - Ubaba - Bioitza - Altsasu

Ibilbide honek, Altsasutik abiatuta, Urbasaren zati handi bat zeharkatzen du, eta jende gutxi iristen den zenbait ezkutuko toki ezagutzeko parada ematen du (“El Chaparral” bidea, Olderiz zelaigunea,…), bai eta ezagunak izan arren berriz ere ikustea merezi duten beste zenbait ere (San Adrian inguruko gandor ikusgarria, Urederrako zirkua,…). Bestalde, basoa gustuko duena, aseko da.

David-k sortua, 2006, otsaila 27 - 23:29
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Barakaldo (Gurutzeta-Cruces)
Eskema Gurutzeta auzoa(Barakaldo)- Saratxo auzoa (Güeñes)

Ibilbide honek Eretzaraino eramango gaitu Barakaldotik, Saratxotik igarota, baina nik bakarrik azalduko dizuet nola heltzen den Gurutzetzatik Saratxoraino, Saratxotik Eretzaraino jadanik azalduta dagoelako web honetan.

Nik txirrindularekin egin dut bidea, eta Saratxora heltzeak, gutxi gora-behera ordu bat eta laurden eramango gaitu (lasaitasunez).

Nahi izanez gero, Gurutzetan, galde dezakegu Santa Agueda (Agate deuna) Baselizara eramaten gaituen bideaz, hasieran bide honi jarraituko diogu eta.

Behin Gurutzetan izanda, ospitalearen ondoan (metroz joan zaitezkete Gurutzetara) dagoen zubia abiapuntu hartuko dugu (zubiak, autopista behean uzten du). Ospitaletik zubia pasatu eta biribilgune txiki bat dago; hantze, eskerrerantz joko dugu, aldapa gogor batetik. Aldapa pasa eta gero eskuinean beste errepidea hazten da: hartu (beste aldapa gogorra da).

David-k sortua, 2006, otsaila 26 - 17:35
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Barakaldo
Jose-k sortua, 2006, urtarrila 19 - 22:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Soraluze
Eskema Soraluze - Mekolalde - Antzuola - Trekutz - Gorla - Elosuko Benta - Elosumendi - Pol-pol - Kurutzebakar - Irukurutzeta - Kortazar - Soraluze

Irukurutzeta-Irimo mendikateak mendi bizikleta zaleari aukera asko eskaintzen dizkio. Jarraian proposatzen den ibilbidea Soraluzetik abiatzen da, garai bateko trenbidea jarraituz Antzuolara doa, Irimotik gertu dagoen Trekutz lepora igotzen da eta mendikate luzea jarraituz Irukurutzetatik pasatu eta Kortazarreraino iristen da Soraluzera jaitsi aurretik.
Ibilbidearen erdia baino gehiago asfaltozkoak edo porlanezkoak eztiren bideetatik egiten da. Paisaia aldakor batetaz gozatzeaz gain, historiaurreko hainbat monumentu topatuko ditugu bidearen ondoan.