Ibilbideak: Mendiko bizikletaz

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2011, urria 14 - 19:10
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Frantses errekako bidegurutzea
Eskema Frantses errekako bidegurutzea - Guardetxea - Pagomari - Igaratzako ermita - Unagako putzua - Frantses erreka

Zailtasun gutxiko bide ezaguna Igaratzako bidea eta Unaga aldeko bideak erabiliz. Hasiberrientzako zailtasun haundienak Errenagako igoerako bide koskatua eta Frantses errekako aldapa haundiak izango dira (ez dira igotzen errazak izango!). Jaitsierak gozamenerako tarte polita eskaintzen du.

inaxio-k sortua, 2011, urria 12 - 22:04
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasako errepidea

Ibilbide erraza da, gora-behera gutxikoa eta gehienean bide egokietan barrena. Bada tarteren bat nahiko zakarra, baina pasarte laburrak dira. Arantzaduia aldean trikuharriei bisita egiteagatik luzatzen da piska bat arrastoa, baina ez da zaila, nahi izanez gero, bide zuzenagoa bilatzea.

inaxio-k sortua, 2011, urria 2 - 15:21
Kategoriak Araba, Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasa
Eskema Urbasako errepidea - Itandurieta - Andoingo mendatea - Legaire - Bikuñako mendatea - Luzuriaga - Uraska - Aldarana - Larraonako mendatea - Ostolaza - Ebiso - Lezamen - Urbasako errepidea.

Oso ibilbide ederra da, zailtasun haundirik gabea. Legaire aldean Balloren magalera igotzeko aldapa da pasarterik aldapatsuena, baina horrez gain ez dago gora-behera haundirik. Bidea batzuetan basoan barrena doa, larrean bestetan, pista zabaletan beste tarte batzuetan. Arrastoa nahiko nabarmena da gehienean, baina ezinbestekoa da GPSaren laguntza tarte batzuetan.

inaxio-k sortua, 2011, iraila 25 - 17:07
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasa, Lizarraga
Eskema Urbasa mt. - Ezkiza - Lubierri - Lizarraga mt. - San Adrian - Arantzadia - Tximista - Urbasa mt.

Ezkiza eta Lubierri artean daude tarterik zailenak (%12ko aldapa tarte batzuetan eta bide zakarra), zalantzak ere sor daitezke bidegurutze batzuetan, Lubierritik Lizarraga aldera jaisterakoan. Iparraldeko aldaeran bidea zabalagoa eta erosoagoa da, oso atsegina Lizarraga > Urbasa norabidean, ia dena maldan behera.

inaxio-k sortua, 2011, iraila 2 - 16:37
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Behobia, Doneztebe
Eskema Behobia - Endarlatsa - Bera - Lesakako bidegurutzea - Igantziko bidegurutzea - Sunbilla - Donoztebe - itzulia.

Trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen duen bidea da, beraz, gora-behera gutxikoa eta nahiko zabala. 35 kilometrotan 120 m baino ez dira igotzen: horrek esan nahi du igoera apenas nabaritzen dela, baina jaitsieran ere eragin egin behar zaiela pedalei!

inaxio-k sortua, 2011, abuztua 26 - 13:20
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Azpeitia
Eskema Azpeitia - Loiola - Azkoitia - Urretxu - Zumarraga - Legazpi - itzulera bide beretik.

Urolako trenbide zaharraren arrastoa jarraitzen duen bidegorria da hau. Tunel ugari dago bidean, baina argiztatuta eta asfaltatuta daude denak eta bidea zabala eta garbia da denean. Erraza da bidea jarraitzea bi lekutan izan ezik: Loiolako santutegiaren inguruetan (Iparraldetik inguratu behar da) eta Azkoitiko erdigunean (errepide nagusiari jarraitu Urretxu aldera). Bidea oraingoz (2011ko abuztua) Azpeitiko futbolzelaien aldamenean hasi eta Legazpiko sarrerako industriagunean amaitzen da.

inaxio-k sortua, 2011, abuztua 21 - 17:40
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Alcampo aparkalekua
Eskema Altza - Antxo - Errenteria - Gabierrota - Fanderia - Ugaldetxo - Altzibar - Ergoien - Arditurri

Arditurriko bidegorria Altza alderaino luzatzen da, urbanizatutako eremu zabal bat zeharkatuz (Errenteria, Pasaia). Arretaz ibili beharra dago denean, jende asko dabilelako, bai bidean eta bai inguruetan, kale ingurune horretan batez ere. Ugaldetxotik Arditurrirainoko tartean hainbat tunel labur zeharkatzen dira, baina nahiko laburrak dira eta luzeenak argiztatuta daude. Bidea nahiko zabala da eta berariz prestatuta dago; gora-behera txikia da (garai bateko trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen du).

inaxio-k sortua, 2011, abuztua 20 - 17:16
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Leitza
Eskema Leitza - Uitziko tunela - Lekunberri - Bidearen amaiera Mugiro aldean - itzulera.

Leitza eta Lekunberri arteko bidea da, Plazaolako Bide Berdea jarraituz. Bidea Mugiro parean bukatzen da, Lekunberritik gehiegi urrundu gabe (Irurtzun arteko bidea egitekotan omen dira). Leitza aldetik Andoaineraino luzatu daiteke bidea nahi izanez gero, trenbide zaharraren arrastoa jarraituz.

Bide erraza da, gora-behera gutxikoa, gehienean nahiko zoru garbikoa eta zabala. Arazo haundienak tuneletatik etor daitezke, ez baitaude denak argiztatuta, eta argiztatuta dauden horiek ere, tarteka huts egiten dute: komeni da badaezpada argia eramatea.

inaxio-k sortua, 2011, abuztua 18 - 19:58
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Andoain
Eskema Andoain - Leitzaran - Leitza (joan-etorria)

Andoain eta Leitza arteko Leitzarango trenbide zaharra jarraitzen duen ibilbide erraza. Oztopo nabarmenena tunelena da: gehienek badute argia, baina nahiko eskas, eta badira beste batzuk, noizean behin, argirik gabe gelditzen direnak (eta tunela luzea bada arazo bat izan daiteke): komeni da argia eramatea.

Jose-k sortua, 2009, urria 5 - 19:45
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Irura
Eskema Irura - Belabieta - Izaskun - Tolosa - Irura

Iruratik abiatuta Uzturre mendiaren inguruan mendi-bizikletan egindako ibilaldi batetako GPS arrastoa jaso dut hemen.