Ibilbideak: GipuzkoaLurraldeakIbilbide motaibusg-k sortua, 2010, maiatza 24 - 21:37
Aralarren zehar (Gipuzkoa eta Nafarroa - Euskal Herria), lau urtez behin antolazten den ibilblaldia da hau. Hemen duzuen bidea 2010ekoa da. Ibiladia Amezketako Bixente aterpean hasten da, San Martingo bidea hartuz. Ondoren Larrondotik barrena Zabalegira (1.050m)igoko gara. Hemendik, Aralarko Malloetako lehen tontorrean (Balerdi albo batera utziz)kokatuko gara, Artubin (1.264m). Malloak jarraituko ditugu ondoko tontorretik barrena: Oakorri (1.328m), Beoain (1.353m), Aldaon (1.411m) eta Intzeko Dorrea edo Irumugarrieta (1.427m). Azken hau aralarko tontor garaiena.
zuriain-k sortua, 2010, apirila 28 - 10:15
Otzaurteko mendatean has gaitezke ibiltzen, baina nahi izanez gero, autoz igo gintezke Beundako atsedenlekuraino. Horrekin desnibel eta distantzia apur bat kenduko diogu ibilbideari. San Adriango tunelera daramaten seinaleak jarraituko ditugu mendebalderantz. Bideak berehala pista utzi eta bihurgune bat eginda forestalen etxolan jarriko gaitu. Igotzen segituko dugu mendiaren ertzetik, txarrantxaren parean. Añabasoko puntatxoa begiztatzean, bidea utzi eta txarrantxaren parean igoko gara, inolako zailtasunik gabe.
Jose-k sortua, 2010, urtarrila 12 - 21:59
Ibilaldi honek Zaraia mendikateko zenbait bazter ezagutzeko aukera emango digu. Zelaiaundi lepotik abiatuta, hegoalderantz joko dugu, mendi-bizkarra jarraituz, eta Santa Krutz ermitatik igaroko gara. Hegoalderantz jarraituz Andarto Txikia eta Andarto ekialdetik inguratuko digu, Ezate lepora igotzeko, eta handik Andartoren tontorrera hegoaldeko gandorretik. Ezate lepora itzulita, Degurixa bailara itxia zeharkatu eta mendebaldeko malda igota Otsoarrate lepo zabalaren ingurura igoko gara. Iparralderantz joko dugu, Arlutzeko tontorrera igotzeko, eta ondoren iparralderantz jaitsiko gara, bidearen bila. Bide honek Aranguren inguratzen du eta ekialdeko isurialdera itzuliko gaitu, Kargaleko izena duen ingurune batetan. Bide nagusiari jarraituz jaisten hasiko gara, aurrena ipar-ekialderantz, eta txabola baten inguruan bihurgunea hartu ondoren hego-ekialderantz. Galerarik gabe Ugastegiko baserrietara jaitsiko gara, eta laster izango gara berriz ere Zelaiaundin, ibilaldiari amaiera emateko.
JFdeA-k sortua, 2009, azaroa 29 - 12:08
Zestoako Lauiturrietatik gora abiatu gara oinez Ondarbaso baserrirantz. Mendebaldera utzi dugu Il-GI137. Ondarbasoraino asfaltodun bidea izan dugu, beraz aukera dago kotxez baserri horretaraino heltzeko.
JFdeA-k sortua, 2009, azaroa 22 - 15:01
Andutz tontorra aspalditik izan dut gogoa ezagutzeko. Horretaz baliatu izan naiz inguruko geografia, bizitza eta ondarea apreziatzeko.
inaxio-k sortua, 2009, urria 31 - 17:05
Aiako Harria inguratzen duen PR-Gi-20 ibilbidea da, Elurretxetik Aritxulegirako joan-etorria eginez mendiaren ixurialde guztiak zeharkatzen dituena. Abiatzeko aukera bat baino gehiago dago: Elurretxe, Aritxulegi nahiz errepidea ikutzen duen beste edozein lekutik abiatu daiteke. Ez da ibilbide zaila, baina ez da haurrekin egitekoa ere, tarte batzutan zakarra delako eta tarte luze batean ubide baten bazterretik doalako. Orain (2009ko azaroa) ubidea berritu eta estaltzeko lanetan ari dira eta pasabidea debekatzen duen txartel bat dago jarrita, Lesaka aldeko errepidea ikutzen duen lekuan.
|
![]() |