Ibilbideak: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2003, abendua 26 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Landerbaso

Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo errepideak batzen dituen Astigarragako Bentatik gora egin behar dugu, Listorretako parkeraino. Errepidea amaitzen den lekuan porlanezko pista zabal batek Idoiako leporaino eramango gaitu, Susperregi jatetxeraino: ez dago handik aurrera autoz jarraitzerik.
Jatetxearen gainean bertan dagoen mendia da Aldura eta zuzenean igo daiteke tontorreraino, baina askoz ibilbide entretenigarriagoa egin daiteke itzulinguru bat eginez igoz gero.
Mendia aurrez-aurre dugula ezkerraldean dagoen eukalipto basoan barrena sartzen den xenda hartu behar dugu, aurrean daukagun aldapa nabarmena saihestuz. Behera egiten du lehendabizi bideak eta gora gero, errekasto bat pasa eta pinudian sartuta. Bihurgune batzuen ondoren pagadian gora egiten jarraitzen du, Aldura baserriaren inguruko lepora heldu arte. Porlanezko pista batekin egingo dugu topo bertan. Hemendik ere igo gaitezke tontorrera, hamar minututan, aldapan gora abiatzen den xenda hartuta, baina aukera hau ere baztertu eta Aldura baserriaren paretik pasatzen den pista zabalari helduko diogu, pagadian barrena.

inaxio-k sortua, 2003, abendua 26 - 01:00
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Kontrasta

Errepide bazterrean dagoen plaza zabalean utzi autoa eta herria zeharkatuz goi aldetik aterako gara, hilerriaren parera. Ez dago zuzen-zuzenean igotzerik, goi aldeko hormak direla eta eskubi aldera joko dugu pagadiko itzala eta aldapa leunagoen bila. Bidegurutze batekin egingo dugu topo hilerria pasa eta bertan: eskubi aldekoa da hartu beharreko bidea, gora egiten duena utzita. Ur aska baten aldamenetik pasa eta burdinazko ataka batekin egingo dugu topo berehala.