Rutas: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2010, Septiembre 13 - 08:36.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA San Frantziskoren lepoa

Aezkoa Hiriberritik aterako gara. Hiru kilometro pista saihestu nahi baldin baditugu, autoz joan gaitezke San Frantziskoren leporaino. Bertan, hego-ekialderanzko pista hartu (eskuinetara). Saihesbideei kasurik egin gabe, kilometro bat inguruan ibilitakoan, eskuinaldeko txarrantxan ataka bat bilatuko dugu. Ez dago nahasterik, bakarra baita. Txarrantxaz bestaldera, baso trinkoan gora hasiko gara, bidexkak elkartuz, landaretza tunelaren azpian. Ez dago aparteko zailtasunik: hiru larre zeharkatuko ditugu (ni haien ezkerretara dagoen bidexka batean barrena joan nintzen.

Enviado por Jose el 2010, Agosto 26 - 11:24.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Azpegiko lepoa
Esquema Azpegiko lepoa - Mendilatz
Enviado por zuriain el 2010, Agosto 14 - 18:53.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Abaurreako errepideko 18.1 kma
Enviado por zuriain el 2010, Julio 20 - 07:46.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Linzako aterpea

Linzako aterpean utziko dugu autoa, eta ekialdean ikusiko dugun pagadira joko dugu. Pagoen artaen askaldegi bat dago, eta aurreraxeago, iturri xume bat. Bidea malda handirik gabe eramanen gaitu pago eta larreen artean. Bidea larre zabalago batera atera eta iparralderantz egiten duen unean, bidea utzi eta bidexka batean gora jarraituko dugu, ekialderantz. Bidegurutze horretan ez dago kairnik, baina berehala aurkituko ditugu, malda gogorrean barrena. Malda hori igota, Petretxemako mendi aterpe gorria ikusiko dugu. Kairnek beti ekialderantz eramanen gaituzte, orain pinuen artean.

Enviado por zuriain el 2010, Junio 29 - 20:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mayo borda, Belabarze

Sanzolo eta Belabarsaitsa txango berean egin badaitezke ere, gu bi egun desberdinetan joan ginen, lehenbizikoan ekaitza izan baikenuen.
Ederrak izanik ere, mendi hauek nahiko irispide zailak dituzte. Distantzia eta desnibela handiak izan ez arren, malda handiak, landaretza itxiak eta malkarrek bat egiten dute txangoa zaildu eta batzuetan etsigarria bihurtzeko. Kontu handia hartu, beraz, eta ez igo elurra edo izotzarekin. Deskribatuko dudan ibilbidea neuk egindakoa da, baliteke hoberik eta ederragorik egotea, baina... nik ez dut ezagutzen!

Enviado por Jose el 2010, Junio 12 - 11:10.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Pradera
Esquema Pradera – Casa Oliván – Fajeta – Tozal del Mallo
Enviado por zuriain el 2010, Junio 8 - 08:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba

Mendi hauetara igo nintzen aurreko aldian Mintxatetik abiatu nintzen. Egun, baina, baimenduriko ibilgailuek bakarrik dute arroil eder horretara sartzea. Gainera, Izabakoek Kontrabandisten Bidea zabaldu dute Izabatik Arrakogoitiko leporaino, bidean Ardibidegaina, Ekialterrea, Larrondoa eta beste hainbat mendi interesgarriren parean igaroz.

Enviado por Jose el 2010, Mayo 30 - 20:23.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Agorta
Esquema Agorta - Arrapaitz iturria - Murumendi
Enviado por Jose el 2010, Mayo 30 - 19:38.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Atxabiribil
Esquema Atxabiribil - Kukulumendi - Kurtziomendi - Arrizabala - Bustintza - Barrika
Enviado por zuriain el 2010, Mayo 28 - 11:37.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Latasa

Ibilbide honek mendian ibiltzeko nolabaiteko ohitura eskatzen du, hainbat zati bidetik kanpo egiten baitira, eta nahiko inguru maldatsu eta harritsuan batzuetan. Orientazio tresnak gomendagarriak oso.