Ibilbideak: Legazpi

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2020, azaroa 7 - 22:14
Kategoriak Antzuola, Legazpi
ABIAPUNTUA Legazpia (Dia)
Eskema Dia/Legazpia-Arriandieta-Deskarga mendatea-Trintxuleku-IRIMO (901m)-Deskarga mendatea-Dia/Legazpia

(2020-01-29) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldi honetan lehenik Arriandieta (708m) eta jarraian Irimo (900m) mendiak igoko ditugu.
Abiapuntua Legazpiko Dia merkatalgunea, autoa bertan utzi daiteke aparkalekuan.
Errepidea gurutzatu eta Elbarrena auzoko baserri baten ondotik doan senda hartuko dugu eta basoan gora jarraitu, ia ordubeteko igoera eginda Arriandieta aurreko zelaialdera iritsiko gara eta hemendik gutxira tontorra zapalduko dugu.

Xabiaram-k sortua, 2020, urria 27 - 17:02
Kategoriak Legazpi, Zegama, Zerain
ABIAPUNTUA Brinkola
Eskema Brinkola-Oazurtza-ANDREAITZ (1432m)-Urdajamentu-Aizkolaundi-Zulagaizto-Adarraitz-Artzanburu-Arriurdin-Intzuzaetako Lepoa-Arripillata-Brinkola

(2018-04-22) Egun osoko mendi ibilaldia Urola ibaiaren iturburuko mendizerran.

Ibilbidea Brinkolako trenbidean abiatzen da eta Oazurtzako mendirako bidea jarraitzen dugu igoera lasaian, hemendik Andraitzerako bidea hartzen dugu Mearreko Pasabidetik. Tarte honetan igoera gogorragoa da baina baita gozagarriagoa ere pagadi baso eta harkaiztegi ondotik.

Behin Andraitzeko tontorra zapalduta, Artzanburu arteko mendizerrako tontor txikiago guztiak zapaltzen joango gara, Aizkolandi, Zulagaizto, etab.

Artzanburu aldera iritsita, atseden bat hartu eta zerbait jateko unea da.