Rutas: Zerain

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2020, Octubre 27 - 17:02.
Categorías Legazpi, Zegama, Zerain
ABIAPUNTUA Brinkola
Esquema Brinkola-Oazurtza-ANDREAITZ (1432m)-Urdajamentu-Aizkolaundi-Zulagaizto-Adarraitz-Artzanburu-Arriurdin-Intzuzaetako Lepoa-Arripillata-Brinkola

(2018-04-22) Egun osoko mendi ibilaldia Urola ibaiaren iturburuko mendizerran.

Ibilbidea Brinkolako trenbidean abiatzen da eta Oazurtzako mendirako bidea jarraitzen dugu igoera lasaian, hemendik Andraitzerako bidea hartzen dugu Mearreko Pasabidetik. Tarte honetan igoera gogorragoa da baina baita gozagarriagoa ere pagadi baso eta harkaiztegi ondotik.

Behin Andraitzeko tontorra zapalduta, Artzanburu arteko mendizerrako tontor txikiago guztiak zapaltzen joango gara, Aizkolandi, Zulagaizto, etab.

Artzanburu aldera iritsita, atseden bat hartu eta zerbait jateko unea da.