Rutas: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by inaxio on 2019, Septiembre 16 - 20:51.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Endarlatsa
Esquema Endarlatsa - Berreuko Gaina - Illasmendi - Eskolamendi - Zalain - Endarlatsa
Submitted by inaxio on 2019, Septiembre 2 - 20:17.
ABIAPUNTUA Hiriberri
Esquema Hiriberri - Oilokiate lepoa - Berrendi - Atakaxarreta - Lizarretagoiena - Hiriberri.

Ibilbide erraza gehienean. Hiriberritik abiatzean GR baten marra zuri-gorriei jarraitzea aski da Oilokiateko leporaino. Oilokiate eta tontorra bitarteko tarte horretan da zailena: gandorrean arkaitza oso irregularra da eta bide arrasto egokia aurkitu ezean ez da tarte erosoa, besterik gabe. Tontorraren ingurua ere nahiko hautsia da eta asun ugari dago. Jaitsierako bidea pista zabal bat da, ez da oso xarmangarria.

Submitted by Xabiaram on 2019, Agosto 31 - 17:55.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Irauko Lepoa
Esquema Irauko Lepoa-Irauko Tuturrua-Aranohegi (1293m)-Errozate (1345m)-Aitzgarateko Lepoa-Atxilondoko zohikaztegia-Irauko Lepoa
Submitted by Xabiaram on 2019, Agosto 31 - 17:49.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Iratiko aintzira
Esquema Iratiko aintzira-Saroberri-Burdinkurutxeta Lepoa-Mendibeltz (1411m)-Sardeka-Arthanolatze (1530m)-Harsudurra-Iratzabaleta Lepoa-Iratiko aintzira
Submitted by Xabiaram on 2019, Julio 29 - 19:39.
Categorías Zegama
ABIAPUNTUA Otzaurte
Esquema Otzaurte-Zabalaitz-TXURRUKOPUNTA-Unamendi-Beunde-Añabaso-Arkaungaina-Otzaurte

Arratsalde pasako mendi ibilaldia.

Abiapuntua Otzaurteko mendatean bertan, Bentaren ondoan dagoen aparkalekuan eta Aratz-Aizkorri Parke Naturalerako sarreran.

Lehenik Antzuzkar mendiskatik Zabalaitz (868m) aldera daraman senda hartuko dugu, bidea hasieran pagadian barrena egiten da eta Garagartza aldetik datorreen errekastora iritsitakoan 150 bat metroko desnibela duen malda igoko dugu zelai eta garo arteko sendan Zabalaitzeko harkaitzaren tontorreraino. Bere oinetan trikuharri bat ere badago, "Garagartza" izenekoa.

Submitted by Xabiaram on 2019, Julio 28 - 11:17.
Categorías Ameskoabarren
ABIAPUNTUA Artaza
Esquema Artaza-Ekaitza-Dulantz-Urguntza-Igarate-Artaza

(2019-07-22) Egun pasako mendi ibilaldia Ameskoak eta Urbasako mendietan.
6-7 orduko ibilaldia.

Ibilbidea Artaza herriaren ondoan dagoen kanpinean abiatzen da, hemen Artazara doan bideska hartu eta herrirra iritsitakoan mendian gora egiten duen "Artaza-Lizarragako mendatea artzain bidea" jarraituko dugu, tartea hau da eguneko maldatsuena, 500 metro inguruko desnibela gainditu behar da. Bidea ona da, behealdean harritsuagoa eta goialdean behin pagadian sartuta lurrezkoa, honela iristen gara bargaren gainera (1050m) ordubete luzeko ibilaldia eginda.

Submitted by Xabiaram on 2019, Julio 28 - 11:07.
Categorías Ameskoabarren
ABIAPUNTUA Urra
Esquema Urra-Mandabide-Krezmendi (1118m)-Mandabide-Krezmendi Hegoa-Larraitza-Urra

Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.

Ibilbidea Urra herrian abiatzen da, herrira iritsi baino aurreko bihurgunean egia esan, autoa bidearen bazterrean utzi eta Iturriotz izeneko tokitik gora doan pistaren ondotik igoko gara Larraitza edo Mandabideko Leporaino. Igoera izugarri polita da pista ondoan badugulako ere bidezidor bat errekastoaren ibilbidea jarraitzen duena, hau jarraituz gero xarma du igoerak. Ia 300 metroko desnibela gaindituko dugu tarte honetan.

Submitted by ietxaburu on 2019, Junio 10 - 20:15.
ABIAPUNTUA
Esquema Brinkola-Biozkorna lepoa-Aloña mendikatea-Biozkorna-Brinkola

Brinkola herritxotik aurrera jarraituko dugu autoz, Barrendiola urtegiraino eta urtegiaren horma ondoan aparkatuko (544 m.). Horma zeharkatu gabe, urtegia ainguratzen duen pistatik abiatuko gara, urtegia eskuinetara dugula, 5/6 minutura, pista hau utzi eta ezkerretara gorantz doan bidea hartuko dugu. Bidea erosoa da eta eta hegoalderanzko norabidea jarraituko du 50 bat minutuz eraikin txiki bateraino (780 m.). Hemen erne. Eskuinetara gorantz eta ustez bide nagusia dena utzi eta eraikinaren atzealdetik ezkerretara eta maldarik gabeko bide zidor bat hartu behar da.

Submitted by Jose on 2019, Junio 1 - 07:19.
Categorías Orozko
ABIAPUNTUA Ubizar lepoa
Esquema Ubizar lepoa – Larreluze zutarria – Kurtzegan zutarria – Kolometa
Submitted by inaxio on 2019, Mayo 4 - 12:36.
Categorías Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas (Oiartzun)
Esquema Eskas - Artikutza - Izu - Pagolleta - Bidango Gaña - Eskas.

Oso ibilbide ederra iruditu izan zait beti eta behin baino gehiagotan egin dut. Bidezidorretan barrena doa ia beti, basoan barrena gehienetan eta Artikutzatik Izuerako aldapa kenduta, zailtasun gutxiko bidea da. Bidea zaildu nahi izanez gero arrastoak bazterrean uzten dituen gainak ere bisitatu daitezke: Pagolleta, Bidango Gaña eta Bianditz bera.