Rutas: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por inaxio el 2008, Marzo 30 - 13:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Amunarrizketa
Esquema Amunarrizketa (herria) - San Pelaio - Amunarrizketa (mendia) - Amunarrizketa (herria)

Amunarrizketako eliza eskubi aldetik saihesten duen pista zabaletik abiatuko gara eta gari-soroen bazterretik egingo dugu aurrera 3 bat kilometrotan. Pista nagusiari jarraitu behar zaio, ez dago nahasterik. Halako batean pista pinudi batera heldu eta aldapa gogortu egiten da, baina pista berak eramago gaitu mendi-bizkarrera.

Bizkarrean bidegurutze batekin egingo dugu topo. Eskubira jo behar dugu han, pista zabal batean aurrera. Pistak berak eramango gaitu San Pelaioaren tontorreraino, tarteko muinoak batzuetan eskubi aldetik eta bestetan ezker aldetik saihestuz. Bi kilometro inguru dira egin beharrekoak.

Enviado por JFdeA el 2008, Marzo 30 - 11:37.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Esquema Lizarrusti-Lareo-Baiarrate-Muinoaundi(Uidui)-Zearragoena-Malkorri-Uarrain-Irazusta-Errenaga-Araineko langa-Urretxiki-Txortxorre-Alleku-Lizarrusti

Ibildie honen hasieran IL.aren seinaleaz baliatu naiz Ataunetik Errenagarako pistarekin bat egin arte. Uidui borda-gunea gainditu ostean Erako norabidean Ira jo dut mendian gora Malkorri tontorrera. Ez dago markarik, bidean topo egin dut Zearragoena Jentil harriarekin.
Errenagatik aurrera berriz IL-aren seinaleak, eta Urretxiki bordatik aurrera Txortxorre bide osoan pagadi zoragarrian zehar.

Enviado por Jose el 2008, Marzo 22 - 13:48.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Komizar
Esquema Komizar - Belabieta - Urdelar

Urdelarrera igotzeko abiapuntu arruntena izan ez arren, Billabona aldetik badago bertara iristerik, Belabietatik iparraldera luzatzen den mendi-bizkarreko pinudietan zehar.

Enviado por inaxio el 2008, Marzo 17 - 15:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aizoain
Esquema Aizoain - Mendebaldeko bizkarra - Ezkaba - Artika aldeko bidea - Aizoain.

-->

Aizoain herriko elizaren eskubi aldetik mendian gora abiatzen den porlanezko pistari jarraituz helduko gara hilerrira. Haren aldamenean dagoen aparkalekua sare batez hesituta dago, baina hautsita dago tarte batean (2008-3-16): handik abiatzen den bidezidorrari ekin behar diogu.

Lehenengo metroetan bidezidorrak behera egiten du tarteka, pinudian barrena; nahikoa da arrasto nabarmenenari jarraitzea. Laster egingo dugu topo gurdibide zabalago batekin eta eskubi aldetik gora joko dugu. Berehala helduko gara zabalgune batera. Ezker aldera jo eta bide arrasto nabarmen bat topatuko dugu, aldapan gora abiatzen dena. Hari jarraituko diogu puska batean, artadiaren itzalean gehienean, beste bide zabalago batekin topo egin arte. Bide berri honetan ere eskubi aldera joko dugu, gora eginez. Halako batean beste zehar bide zabalago batekin egingo dugu topo, baina hura gurutzatu eta norabide berean jarraituko dugu, mendiaren bizkarrera heldu arte.

Enviado por ietxaburu el 2008, Marzo 8 - 11:03.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Itsasuko Laxia auzoa (Lapurdi)
Esquema Laxia, Apalaeneatik gorako haran txikitik gora, Artzamendi, Malda tontorraren ondotik behera, Laxia

Itsasu herritik, Atheka Gaitza (Pas de Roland) izeneko paraje ederretik (Errobi ibaiaren ondotik) jarraituko dugu Laxia izeneko auzoraino. Hemen lehen iristen direnek kotxea aparkatzeko lekua izango dute.

Enviado por JFdeA el 2008, Febrero 24 - 12:48.
ABIAPUNTUA Cubillorako errepide bazterretik
Esquema Kartela-Los Llanos-Mancubo-Canalejas-Kartela

Mancubo Obarenes mendien iparraldeko mendizerran dugu Flor eta Umion-ekin batera. Hegoalderago Buey, Verdina, Galdampio, ... .
Mancubok Burgos-eko Tobalina bailara du iparraldean eta Cubilla Hegoaldean.
Bertara heltzeko bi aukera daude. Bat mendebaldetik, Frias-etik, eta, bigarrena, erosoena nire ustez Encio-tik.
Encio Pancorbo-tik asao dugu. Autopistaz hurbilduz gero Ameyugon atera eta jo Iparrera. Encio herrian Cubilla-rako errepidea hartu.
Errepide horren bide bazterrean Gaztela Leon-eko ibilbideen kartela ikusiko dugu.
Bertan kotxea uzteko aukera dugu, bertatik abiatuko baikara. Kartelean bidea oso ondo adierazita dago.

Enviado por Jose el 2008, Febrero 12 - 22:55.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxegarate
Esquema Etxegarate - Unanibi Lepoa - Unanibi tontorra - Aitxu - Izozkoa gaina - Areatza - Balankaleku - Etxegarate

Etxegarate mendatearen gainean kokatua, Areatza, tontor bat baino gehiago gorabehera txikiko mendi-bizkar bat da. Areatza hegoaldeko ertza da, iparraldekoak Aitxu du izena, eta bien artean Izozkoa gaina dago. Etxegarate abiapuntu hartuta itzuli erraz eta polit bat egin daiteke, igoeran Unanibi lepotik igarota, eta jaitsiera GR bideen markak jarraituz eginez.

Enviado por Jose el 2008, Febrero 11 - 21:44.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Guadaetxea
Esquema Guardaetxea - Pagomari - Errenaga - Intzako Dorrea - Unaga - Beloki - Albi - Guardaetxea

Intzako Dorrera igotzeko abiapuntu egokia da Guardaetxea. Pagomari eta Errenagatik igarota Intzako Dorreko azken maldei hegoaldetik ekitea izango da ziurrenez tontor honetara iristeko aukerarik errazena. Itzulera Unagako larreetatik eginez gero itzuli eder bat osatuko dugu, eta Beloki muinoaren gaina zapaltzeko aukera eskainiko digu.

Enviado por JFdeA el 2008, Enero 6 - 13:27.
Categorías Araba, Burgos
ABIAPUNTUA Nograro
Esquema Nograro-Mota-Cueto-Nograro

Nograro Arabako Gobiaran koadrilako herria dugu. Arabaren mendebaldean dago, Artzena mendi zerraren Iean.
Herritik Hra jo. Herritik bertatik ateratzen den pistaz baliatuz.
Ez galdu bi tontorren (Mota, ekialdera, eta Cueto, mendebaldera) erreferentzia, irteera honen zailtasuna pisten eta bideen ugaritasuna baita.
Jo bi tontor horien artean dagoen mendi lepora. Bertotik tontor batera eta bestera ordu erdiko bidea dago.
Tontorrak Bi bailaren arteko mugak ditugu: Losa eta gobiaran. Eta ikuspegia zoragarria: Hra Umion, Obarenes, Demanda; Mra Balderejo, Europako tontorrak; Ira Salbada, Gorbeia, Anboto; Era Kantauri mendi zerra, Aitzgorri, San Donato.

Enviado por ietxaburu el 2007, Diciembre 26 - 22:36.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erratzu
Esquema Erratzu, Gorostapalo, Iñarbegi, Auza, Basagar lepoa, Iñarbegi, Erratzu

Erratzu herritik abiatuta, Gorostapalo auzora doan kamioa jarraituko dugu. Auzoaren sarreran, Salbea otoitz egiteko dioen ermitatxoa igaro ondoren, ezkerretara, errekara jaisten den bidea hartuko dugu. Zubia igaro eta berrogeita hamar metrora, ezkerretara Iñarbil auzora doan bidea utzi eta guk eskuinekoa jarraituko dugu. Aurreraxeago, berriro bi aukera ditugu: behekoa jarraituz, denbora gutxian Xorroxin ur jauzira iritsiko ginateke, baina guk ezkerrekoa, gorantz egiten duena jarraitu behar dugu.