Rutas: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 10 - 09:23.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Agoitz, Arangozki

Artxubara igotzeko ohiko abiapuntua Itoitzetik hurbil zegoen zubi eskegia zen. Hala ere, urtegia eraiki zutenetik, beste abiapuntu urrunago batzuk aukeratu beharko ditutu.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 10 - 08:26.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Azparren
Esquema Azparren-Learpuru-Urrizkain-Bozporro-Irigoien borda-Azparren

Igotzeko, Azparrendik iparralderantz abiatuko gara, Abaurrea errekaren saihetsetik. Hiru bat kilometro aurrerago lurrezko pista estu bat aurkituko dugu (UTM 30T 642321, 4749657), Irigoien bordara doan pista zabalagoa atzean utzi eta hamar bat minutura (bide hau jaisteko erabiliko dugu). Bigarren pista horrek Learpuru (1279m) eta Urrizkain (1212m) mendien arteko lepo ederrera eramanen gaitu. Handik bi mendiok igo genitzake, bide zehatzik gabe, baina zailtasun nabarmenik gabe. Urrizkain igotzeko hobe dugu lepotik zatirik garbienak begiz jo eta horietatik ibiltzea.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 9 - 09:58.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belabartze errepideko 4. kma

Baines (edo Ezkaurre erdia) mendi ahantzia da, mendizale gehienek Ezkaurreren bi mila metroak aukeratzen baitituzte. Hala ere, Bainesen kasuan tamainak ez du axolarik, mendi ederra eta ezagutzea merezi duten hainbat txokoren jabe baita. Txangoa Belabartzeko errepideko 4. kilometroa igarota hasten da. Nabe handi baten atzealdetik ibaia zeharkatu eta maldan dagoen soro baten goialdera zuzenduko gara. Bertan kairn batek markatuko digu basoan hasten den bidea. Bide hau berehala zabaldu eta ezkerraldera (mendebaldera) igotzen hasiko da.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 9 - 09:18.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erronkariko errepideko 20. kma

Argi ibili behar da bidea ez galtzeko, baina posible da Txitxirimuria kalte handirik gabe igotzea: Burgi eta Erronkari arteko errepideko 20. km.an, autoa utzi eta zubi txiki bat zeharkatuko dugu. Hogei bat metro ibilita, ez diogu kasurik eginen ezkerretara ateratzen den bidexkari. Botxuela sakan basatiaren eskuinaldetik igotzen da, baina ez gaitu behar den tokira eramanen. Aurreraxeago, bidea utzi eta ekialderantz eginen dugu, markak eta harri pilak dauden aldapa harritsu batean gora, ipar-ekialderantz.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 9 - 08:50.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Azparren
Esquema Azparren-Oiatze lepoa-Sierra (1144m)-Belka lepoa-Lareki (1156m)-Azparren

Azparrendik ekialderantz aterako gara, eliza ttikiaren aitzinean igarotzen den pista zabal batetik. Pistak gogor baina zuzen igoko gaitu Oiartze leporaino. Dena den, ez gara leporaino bertaraino iritsiko. Ehun bat metro lehenago, ezkerralderanzko bihurgune itxi batean pistatik atera eta ekialderantz eginen dugu mendiaren ertz hurbila helburu. Soro batean izanen gara. Bide zabal bat pinuen artean sartu eta beste zabalgune batera iritsiko da. Handik aurrerakoa apur bat zailagoa da: Zabalgunea inguratzen duen basoan sartuko gara bidexka batean. Bidexka zabalgunearen erdialdean hastan da.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 7 - 10:06.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Arangozki
Esquema Arangozki-Mendigaña-Txurtxur (Peña Roya)

Itoitzko urtegia eraiki zenetik, Mendigañako bide nagusia Arangozki herri despopulatuaren inguruetan hasten dena da. Urraul Goitiko errepideko 18.5 kman pista zabal bat hasten da mendebalderantz, Kandelatxeko bidea. Metalezko langa bat dago pistaren hasieran, eta behien elikadoreak inguruan. Pistan gora, Izozki eta Kubilar mendien arteko lepora iritsiko gara (843m) Izozki mendiko gailur apal baina panoramikora joateko aprobetxa genezake. Lepotik gora, bidea Kubilar mendia inguratzen du iparraldetik. Mendi hau ere ederra da, harrizko gailur airosoa baitu.

Enviado por zuriain el 2008, Septiembre 15 - 13:45.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Galoze eta Itzalle arteko errepideko 3.2 kma
Esquema Itzalle-Iburtu lepoa-Iburtu haitza-Iburtu sakana-Itzalle

Ez da erraza Iburtu haitzera igotzea. Liburu zaharretan (ad. Zubieta Barcosena)ez da zailtasunik batere aipatzen. Izan ere, orain hainbat urte igo genuenean ez genuen aparteko oztoporik aurkitu. Orain ordea nahiko aldatu dira gauzak. Azken txanpa eskalada erraz (II) baten bidez egiten da, baina sasiak hainbeste hazi dira non zaila egiten baita aurrera egitea. Nire argazki zaharrak begiratuta, zaila da erratea mendi bera dela!
Oharra eginda, goazen harira.
Mapan eta Wikilocen jarritako ibilbidean jaitsierako bidea besterik ez da agertzen, zailena baita aurkitzeko.

Enviado por ietxaburu el 2008, Agosto 27 - 23:26.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ehujarre arroilaren hasiera
Esquema Ehujarre, Erraitze, Lakhura, Eruso, Ganagerre, Ehujarre

Belagua inguruan ibili izan den mendizalearentzat oso ezaguna da Lakhura mendia. Hain zuzen, hango aterbearen gain gainean dago. Baina baita ere esan beharra da, alde horretatik egin daitekeen igoerak ez duela erakartzen gehiegi. Aterbean geundenean, beste plan interesgarriagorik ez zegoenean, zerbait egin behar eta, Lakhurara igotzen ginen.

Baina Santa Grazitik (Zuberoa) egin daitekeen igoerak, ez du zer ikusirik lehen esandakoarekin. Oso txango ederra da. Ingurua zoragarria eta eskatzen duen esfortzua ere ez da txantxetakoa.

Enviado por zuriain el 2008, Agosto 11 - 13:35.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belabartze ibarra
Esquema Belabartze ibarreko errepidea- Baines borda- Lepoa - Bainesko gailurra

Mendi ahantzi hau igotzeko, Belabartzeko errepidetik abiatuko gara. Ezkerraldean, Frantxoren borda dago eta eskuinaldean teilatu gorriko nabe handi bat. Nabe horren atzealdetik ibaia zeharkatu eta maldan dagoen belardi batera sartuko gara. Belardiko gainaldean, kairn pare bat ikusiko dugu. Basoan sartuta, erreka bat dago, Ezkaiturritik jaisten dena. Batzuek errekan gora egitea gomendatzen dute. Askoz errazago eta politagoa da erreka horren eskuinaldean hasten den bide zabal eta egokia hartzea (harripilak). Sigi-saga, bide horrek basotik atera eta Ezkaiturriako larre ederretara eramanen gaitu.

Enviado por zuriain el 2008, Agosto 11 - 11:24.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorza

Mendi apala izanagatik ere, Arburua balkoi moduko bat da Itzalle mendi zirkuluaren gainean, baita oro har Zaraitzu ibarraren gainean ere. Inguruko herri guztietatik igo daiteke Andra Mariren baselizara, eta txango atsegina da bai bideen edertasunagatik bai baselizatik ikus ditzakegun paisaiengatik. Gorzatik igotzen da biderik laburren eta atseginenetakoa. Herritik mendebalderantz atera eta Zaraitzu ibaiaren gaineko zubia zeharkatuko dugu. Pista batek hegoalderantz eramanen gaitu. Berehala (10 bat metro), pista utzi eta mendebalderantz igotzen den bidexka estu bat hartuko dugu.